aurkezpena
agiriak
babesleak
foroa
materiala
txapelketak
lizentzia
araudia

EUSKAL PILOTAREN ARAUDIA

 

 

1. Pilotalekuak

Euskal pilota araupetu gabeko joko-eremu askotan jokatu izan da, baina gaur egun behinik behin, ofizialtasunez hiru pilotaleku motatan joatzen da:

  • Plaza irekiko frontoia
  • Trinketa
  • Ezker paretako frontoia

Neurrien arabera, bi motako ezker paretao frontoiak bereiz ditekegu:

  • 36 metrokoa (ezker paretako frontoi laburra)
  • 54 metrokoa (ezker paretako frontoi luzea)

Pilotaleku mota bakoitzean jokamolde desberdinak jokatzen dira:

  • Plaza irekiko frontoian:
    • Laxoa
    • Errebotea
    • Eskuhuska
    • Gomazko paleta
    • Larruzko paleta
    • Pala motza
    • Joko garbi
    • Zesta punta
  • Trinketean:
    • Pasaka
    • Eskuhuska
    • Gomazko paleta
    • Pala zabala
    • Larruzko paleta
    • Xarea
  • 36 metroko ezker paretako frontoian.
    • Eskuhuska
    • Gomazko paleta
    • Larruzko paleta
    • Pala motza
    • Joko garbi
  • 54 metroko ezker paretako frontoian
    • Pala edo ohizko pala
    • Zesta punta
    • Erremontea

Jokamolde horiek guztiek badituzte arau orokorrak, bai eta bakoitzak bereak ere. Bain batzu, bai besteak ondorengo ataletan azalduko dizkiduegu.

Pilotari hitza emakumezko nahiz gizonezko pilotariak izendatzeko erabiltzen dugu.

 

Pilotalekuak oro har

3.artikulua (Baldintza orokorrak)

Pilotalekuak egiteko material breziak erabili behar dira. Material horiek pilotaren talka behar bezala jasateko gai izan behar dute. Horrenbestez, harrizko edo porlanezko blokeak, edo horien antzeko ezaugarriak dituzten materialak erabili behar dira. Hormek ez dute hegalik ertzik, irtenunerik edo elementu irregularrik izan behar, izan ere, erabat lauak eta leunak izan behar dute.

Eraikiko den pilotalekuan jokatuko diren partaideak telebistaz emango badira, pilotalekuak jokoa telebistaz behar bezala ikusteko baldintzak bete beharko ditu.

Pilotaleku guztietan markagailua izan behar da partida une oro nola doan jakin dezagun. Erakunde antolatzaileak izandatutako pertsona batek erabiliko du markagailua, eta, aldi berean, ahoz ere jakinarazi ahal izango du partida nola doan. Markagailua erabiltzeko modurik ez badago, epaileak ahoz emagno ditu jakitera paridaten gorabeherak.

Pilotaleku berriek, lehiaketa ofizialak antolatu nahi badituzte, nahitaez bete beharko dituzte araudi honetako arauak. Bestalde, dagoeneko eraikita dauden pilotalekuei dagokienez, EEPFk homologatu egin beharko ditu.

 

Plaza irekiko frontoia

4 artikulua (Deskribapen orokorra)

Pilotaleku hauetan horma bertikal bat edo bi izan daitezke bata bestearen aurrean eta elkarrekin paraleloan; halaber, zoruak laua izan behar du pilotak behar bezala eman dezan punpa. Frontoi hauek izan behar dituzten neurriak, eranskinean daude zehaztuak.

 

Trinketea

5. artikulua (Deskribapen orokorra)

Trinketean bi zati bereiz ditzakegu: batetik, kantxa, eta, bestetik, ikusleentzako eremua.

Hona hemen kantxa osatzen duten zatiak: zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa; alboetako hormak edo ezkerreko horma eta eskuineko horma; eta pilotariaren atzean dagoen horma edo errebotea.

Ezkerreko hormaren eta errebotearen beheko aldean galeria bana dago jendearentzat; galeria horiek maldan dagoen teilatutxo edo aula batek estaltzen dite. Taularen alderik garaiena hormatik hurbilen dagoena da. Galeriaren horma bertikalean (kantsara begira dagoena) sokaz egindako sarea jartzen da; batzuetan laburragoa, beste batzuetan, luzeagoa, beti ere, jokamoldearen arabera. Trinket berrietako gibeleko taula kentzeko modukoa izan behar da.

Trinketeak baditu beste elementu nagusi bi ere; batetik, xiloa, eta, bestetik, frailea. Xiloa frontisaren eskuinaldean dagoen zulotxoa da, eta beheko txapa baino 40 zm gorago egon behar du. Xiloaren kanpoaldea barrualdea baino zabalagoa da, eta, hortaz, xiloan jotzen duenean, pilotak ezusteko norabidea hartzen du. Trinket berri guztietan, xiloa estaltzeko aukera izan behar da.

Frailea eskuineko hormaren eta frontisaren arteko angelua estaltzen duen alaka da, eta pilotaren norabidea aldarazten du.

Ikusleak, aipatutako galerietan ez ezik, trinketeko gainerako harmailetan ere kokatuko dira. Trinket guztiek ez dituzte harmailak leku berean izaten.

Erreboteak erabat paraleloa izan behar du frontisarekin, eta, bai bata bai bestea, alboetako hormekin elkarzutak. Alboetako hormek altuera berbera izan behar dute; halaber, frontisaren inguruan, belarri izenaz ezagutzen dugun gunean, zertxobait garaiagoak izango dira.

Frontiseko goiko txapatik babes gisa gorago jarritako sareraino metro bateko tartea izan behar da.

Faltako marrak eta falta erdiko marrak zoruan baino ez dira marraztuko, eta gutxienez 15 zm zabal izan behar dira.

Frontisean bi txapa daude, biak ere horizontalak:

  • Goiko txapta zoritik 8,5 metrora dago. Frontisaren altuera mugatzen du, eta hortik gora jotzen duten pilotak ez dire ontzat hartzen.
  • Beheko txapa, berriz, zorutik 0,8 metrora dago. Altuera horretatik behera jotzen duten pilotak ez dira ontzek hartzen.

Halaber, alboetako hormetan eta errebotean zehar, goiko aldean eta zorutik 5,50 metrora goiko muga zehazten duen txapa dago

Txapa guztien 15 zm zabal izan behar dute gutxienez, eta pilotak jotzen duenean soinu argia ateratzen duen materialez egin behar dira.

Frontiseko beheko txapatik zorurainoko tartan koltxoiak, kortxoa, oihakal edo frontisetik bereizteko moduko (beti ere, frontisetik kanpoaldera irten gabe) beste edozein elementu jartzea gomendatzen dugu. Elementu horien zeregina pilotaren talka indargetzea da.

Aipatuko elementu guztien neurriak eranskinean zehaztuta daude.

 

Ezker paretako frontoia

6. artikulua (Deskribapen orokorra)

Ezker paretako frontoiak hiru zati nagusi ditu: kantxa, kontrakantxa eta jendearentzako eremua.

Hona hemen kantxa osatzen duten zatiak: zorua; pilotariaren aurrean dagoen horma, edo frontisa; pilotariaren ezkerrean dagoen horma, edo ezker pareta; eta, azkenik, pilotariaren atzean dagoen horma, edo errebotea. Kantxa eskas edo txapa izeneko marra batzuek mugatzen dure; marra horiek egurrez, txapaz edo zorua ez bezalako materialez egin bhear dira. Frontoi mota hoentan ezker paretako frontoiko jokamoldeak jokatzen dire.

Kantxa eta jendea banatzen dituen zerrendari kontrakantxa deritzo. Kontrakantxan epaileak jartzen dira.

Ikusleentzako eremuan ikusleak jartzen dira. Kontrakantxatik hurbilen dagoen eremua babesguneak jartzen dira pilotariek minik har ez dezaten. Inguru horretara doazen pilotak frontisera eramaten ahalegintzean laban eginez gero, babesgune horiek kolpea arintzen diote pilotariari.

Neurri desberdinetako frontoiak daude: batzuk luzeak dira; beste batzuk, ordea, laburrak (ikus eranskinak).

Frontoi gustietako kontrakantxek 4,50 metro zabal izan behar dute gutxienez; halaber, tarte horretan ezin izango da inolako oztoporik izan. Ahal dela, kantxa ez bezalako materialez egin behar da, pilotak ez du punpa handiegirik eman behar eta pilota frontisera eramatera doazenean, pilotariek irristatzeko aukera behar dute.

Ezker paretan marraztutako koadroek sakea, falta eta pasa mugatzen dute, eta, aldi berean, pilotariari baliagarri zaizkio kantxaren zein tokitan dagoen jakiteko.

Falta eta pasa frontisarekin paraleloak diren marra batzuek mugatzen dituzte. Falatako marra eta pasako marra zoruan pintatuta nahiz zinta itsaskor batekin markatuta egon daitezke. Marra ezker paretatik kontrakantxaraino joan behar da, eta gutxienez 15 zm zabal izan behar du. Ezker paretan marraztutako pasako eta faltako errotuluak ez dira beti toki berean egongo, izan ere, jokatzen den partidaren arabera (maila eta jokamoldea) toki batean edo beste batean egon daitezke.

Ezker paretako frontoi luzeko koadroek 4 metro luze izan behar dute, eta ezker paretako frontoi laburretakoek 3,5 metro.

Dena dela, bai batean bai bestean, 4. koadroan faltako marra izango da eta 7.ean pasakoa.

Frontisean hiru txapa daude. Bat horizontala da; zorutik 10 m-ra dago frontisaren altuera mugatuz, eta hortik gora jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Bada beste txapa horizontal bat ere; bigarren txapa hau eta lehen aipatu duguna paraleloak dira, eta txapa honen goiko ertza zorutik metro batera dago. Txapa horren goiko ertzetik behera jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen. Hirugarren txapa, berriz, goitik beherakoa edo bertikala da, eta frontisaren zabalera mugatzen du; ezker paretatik 11 metrora izan behar da.

Hiru txapa horiek eta ezker paretak esatutako laukizuzenetik kanpo jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen, hau da, falta dira.

Ezkerreko paretan eta erreboteko goiko aldean zehar (zorutik 10 m-ra), beste txapa bat dago; txapa horrek goiko muga zehazten du.

Erreboteko horman ere goitik beherako txapa bat jarri behar da. Txapa horren zeregina errebotearen zabalera (10 m) mugatzea da. Txapa horrek eta kantxa mugatzen duen txapak bat egin behar dute errebotearen beheko aldean.

Txapa guztiek 15 zm zabal izan behar dute gutxienez; halaber, pilotak jotzean soinu argia ateratzen duten materialez egin behar dira.

Frontiseko beheko txapatik zorurainoko tartean koltxoiak, kortxoa, oihalak edo frontisa eta frontiseko beheko alde hori bereiziko duen bestelako elementuren bat jartzea gomendatzen dugu, beti ere, pilotaren talka arindu dezan.

Txapak jartzean, zorukoak nahiz hormetakoak, kontuan hartu behar dugu pilotariek minik ez hartzeko moduan jarri behar ditugula.

Frontisak eta ezker paretak, eta ezker paretak eta erreboteak sortzen dituzten angeluek zuzenak izan behar dute.

Neurri guztiak eranskinetan daude zehaztuta.

 

Beste pilotaleku batzuk

7. artikulua (Beste zenbait pilotaleku)

Aipatu ditugun pilotalekuetan ez ezik, historian zehar euskal pilota beste pilotaleku batzuetan ere jokatu izan da.

Gaur egun, oraindik ere, ofizialtasunik ez duten txapelketa batzuk jokatzen dira kantxa horietan. Araupetu gabe badaude ere, kantxa horiek euskal pilotaren osagaitzat hartu behar ditugu.

Batetik, zenbait "arkupetan" jokatzen diren txapelketak aipatuko ditugu; eta, bestetik, trinketeen antzeko aldean, hau da, "xokoetan" jokatzen direnak.

 

2. Jokorako erremintak

 

Erremintak oro har

8. artikulua (Baldintza orokorrak)

Ondorengo artikuluetan, euskal pilotako jokamoldeetan erabiltzen diren erremintak aipatuko dizkizuegu.

Araudi honetan zehaztutako ezaugarraik betetzen ez dituzten erremintek, baldin eta lehiaketetan erabiliko badira, Euskadiko Euskal Pilotako Federazioaren onespena izan beharko dute. Beste material batzuez egindako erremintak ere erabili ahal izango dira, bet ere, erreminta bakoitzarentzat jarraian zehaztuko dugun egiturari eusten badiote.

 

Palak

1. Atala Gomazko paleta jokamoldeko paleta.

9. artikulua (Deskribapena)

Ahal dela pago-egurrezkoa izan behar da, baina beste edozein egur noblezkoa ere izan daiteke. Hona hemen izan behar dituen neurriak:

  • Luzera, gehienez: 50 zm.
  • Zabalera, gehienez: 20 zm.
  • Lodiera: 1,5 zm.

 

2. Atala Paleta handia

10. artikulua (Deskribapena)

Egurrezkoa izan behar da; pieza bakar batez edo egur mota desberdinetako egur xaflez egin daiteke. Ziriek aluminiozkoak eta egurrezkoak izan behar dute, eta ertzetako errefortzuak zuntzezkoak:

  • Luzera, gehienez: 55 zm.
  • Zabalera, gehienez: 20 zm.
  • Lodiera: 1 zm.

 

3. Atala Larruzko paleta jokamoldeko paleta

11. artikulua (Deskribapena)

Ahal dela pago-egurrezkoa izan behar da, baina beste edozein egur noblezkoa ere izan daiteke. Hona hemen izan behar dituen neurriak:

  • Luzera, gehienez: 50 zm.
  • Zabalera, gehienez: 13,5 zm.
  • Lodiera: 2-3 zm.

 

4. Atala Pala motza.

12. artikulua (Deskribapena)

Ahal dela pago-egurrezkoa izan behar da, baina beste edozein egur noblezkoa ere izan daiteke. Hona hemen izan behar dituen neurriak:

  • Luzera, gehienez: 51 zm.
  • Zabalera, gehienez: 11,5 zm.
  • Lodiera: 2-4,5 zm.

 

5. Atala Pala

13. artikulua (Deskribapena)

Ahal dela pago-egurrezkoa izan behar da, baina beste edozein egur noblezkoa ere izan daiteke. Hona hemen izan behar dituen neurriak:

  • Luzera, gehienez: 54,5 zm.
  • Zabalera, gehienez: 12 zm.
  • Lodiera: 2-4,8 zm.

 

 

Xisterak

1. Atala Joko garbiko xistera

14. artikulua (Deskribapena)

Gaur egun gaztaina-egurrez eta zumez egiten da; zilindroerdi-itxura dauka eta kurbatua da. Huexek dira osagaiak: uztaia, sahietsak, ziria, eskularrua eta xistera estaltzen duen ehuna. Eskularrua larruzkoa edo antzeko materialezkoa izan daiteke, eta bi elementu berezi ditu: txortena eta mihia. Txortenari esker, xistera hobeto lotuta geratzen da, xistera eta eskumuturra zinta batez lotzen baitira. Mihialarruzkoa da, eta eskularruaren beheko aldean jartzen da zintak eskumuturraren beheko aldea uki ez dezan:

  • Luzera, lerro zuzenean: 58 zm.
  • Sakonera: 8 zm.
  • Zabalera: 12 zm.

2. Atala Erremonteko xistera

15. artikulua (Deskribapena)

Zesta puntakoa baino trinkoagoa eta gogorragoa da; zilindroerdi-itxura dauka eta kurbatua da. Osagai ugari ditu: uztaia, sahietsak, ziria, eskularrua eta xistera estaltzen duen ehuna. Eskularrua larruzkoa edo antzeko materialezkoa izan daiteke, eta bi elementu berezi ditu: txortena eta mihia.

  • Luzera, lerro zuzenean: 70 zm.
  • Sakonera: 7 zm.
  • Zabalera: 13 zm.

3. Atala Zesta puntako xistera

16. artikulua (Deskribapena)

Gaur egun gaztaina-egurrez eta zumez egiten da; zilindroerdi-itxura dauka eta kurbatua da. Zesta puntako xisterak "poltsa" bat dauka pilotari "eusteko". Osagai ugari ditu: uztaia, saihetsak, ziria, eskularrua eta xistera estaltzen duen ehuna. Eskularrua larruzkoa edo antzeko materialezkoa izan daiteke, eta bi elementu berezi ditu: txortena eta mihia.

  • Luzera, lerro zuzenean: 62-69 zm.
  • Pilota eusteko poltsaren sakonera: 15-16 zm.
  • Luzera kurba eta guzti: 90-100 zm
  • Zabalera: 13 zm.

 

Eskularruak

1. Atala Eskularru motzak

17. artikulua (Deskribapena)

  • Luzera: 34 zm.
  • Zabalera: 19 zm.
  • Sakonera. 6,5 zm.

2. Atala Eskularru luzea

18. artikulua (Deskribapena)

  • Luzera: 45 zm.
  • Zabalera: 15 zm.
  • Sakonera. 8 zm.

 

Sarea

19. artikulua (Deskribapena)

Egurrezko uztai batez egiten da. Barrualdean sokaz egindako egitura berezia dauka. Sokak lotu egiten dira egitura simetriko bati eutsiz, baina ez dira oso teinkatuta egon behar, izan ere, horrela, une labur batez eutsi ondoren jaurti daiteke pilota.

  • Luzera, gehienez: 55 zm.
  • Zabalera, gehienez: 16 zm.

 

3. Pilotak

20. artikulua (Deskribapena)

Pilotek, pasakakoek eta gomezko paletakoek izan ezik, kiskia daukate. Kiskiak, halaber, bolatxo bat izan dezake barrualdean, jokamolde batzuetan material batekoa eta beste batzuetan beste batekoa. Kiskia kotoizko edo artilezko geruza batez inguratzen da, eta hori guztia larruz estali. Larruzko geruza "zortzi" itxura daukaten bi zati josiz egiten da. Pala edo ohizko palako, erremonteko eta zesta puntako pilotek larruzko geruza bi dituzte; barrualdekoaren zeregina azpian daukaten materiala babestea da.

Pilotak kolore desberdinetakoak izan daitezke, beti ere, pilotalekuko hormen kolorearen araberakoak; izan ere, pilota hobeto ikusteko asmoz, pilotaren eta jormaren arteko kontrastea bilatu behar da. Hormak kolore ilunekoak badira, pilota argia erabili behar da; hormak argiak badira, ordea, pilota ilunagoa. Piloten kolorea egokia ez bada (kontrasterik egiten ez dutelako), baztertu egin daitezke.

Jokamolde bakoitzeko piloten ezaugarriak eranskinean dago zehaztuta.

Pilotaren diametroa neurtzeko jostura hartu gabe egingo da.

 

21.artikulua(kopurua, aurkezpena eta egin daitekeena)

Oro har, epaileak 6 (4 eskuzko jokamoldeetan) pilota izango ditu saskitxoan, partidan zehar pilotariek nahi dutena aukera dezaten.

Profesional mailako eskuhuska binakako partidetan, saskian 6 pilota egon behar dira.

Partidan zehar pilota bat narriatu edo apurtzen bada, saskitxotik kendu egin beharko da. Pilota erabiltzeko moduan dagoen ala ez epaile nagusiak erabakiko du.

Txapelketa batzuetan pilotak pilotariek beraiek jartzen dituzte. Kasu horretan, talde bakoitzak 3 (2 eskuzko jokamoldeetan) pilota sartuko ditu saskitxoan. Talde bakoitzak aldi berean aurkeztu behar ditu 3 (2 eskuzko jokamoldeetan) pilotak.

Talderen batek 3 (2 eskuzko jokamoldeetan) pilota baino gutxiago jartzea erabakitzen badu, beste taldeak gehiago jarri ahal izango ditu, baina kontuan hartuta guztira 6 (4 eskuzko jokamoldeetan) izan behar direla.

Talderen batek pilotaren bat dela-eta partida inpugnatzen badu (ez dituelako araudiak zahaztitako baldintza teknikoak betetzen), partida amaitu ondoren federazioko ordezkariak edo epaile nagusiak gordeko du pilota hori. Gero, federazioko ordezkariak edo epaile nagusiak Lehiaketa Batzordera bidaliko du pilota, beti ere, manipulatu gabe eta bere ardurapean. Azkenik, Lehiaketa Batzordeak erabakiko du pilota onargarria den ala ez.

Frogak egin ondoren, Lehiaketa Batzordeak pilota arauz-kanpokoa dela erabakitzen badu, pilota aurkeztu duen taldeak galduko du partida; horretaz gainera, Batzordeak beste zigor batzuk ere jarri ahal izango ditu.

Partidan zehar arauz kanpoko pilotak erabili badira, arau-haustetzat hartuko da, nahiz eta inpugnazioa egin duen taldeak erabili edota federazioko ordezkariak onartu.

Eskuzko jokamoldeetako pilotei dagokienez, hasierako sakea nork aterako duen erabakitzeko zozketa egin baino lehen, pilota babesten duen koipe geruza kendu daiteke; zozketa egin ondoren, ordea, ezin izango da partida gelditu hori egiteko.

Talderen batek eskatzen badu, pilota pintatu egin daiteke, baldin eta desgastearen ondorioz behar bezala ikusten ez bada. Dena dela, hori egiteko epaile nagusiaren baimena behar da.

Pilota pintatu behar bada ere, partidan ez da etenaldirik izango; izan ere, pilota pintatzen den bitartean beste pilotak erabiliko dira. Behin pintatuta dagoenean, epaile nagusiak onespena eman behar du. Pilota pintatzean ezaugarri teknikoei eutsi behar zaie, batez ere, punpari; eta horixe da, hain zuzen ere, epailearen zeregin, pilotak ez duela inolako aldaketarik izan egiaztatzea.

Epaileek partidaren edozein unetan azter ditzakete pilotak , bai eurek nahi dutelako, bai pilotari edo entrenatzaileren batek eskatuta.

Talde bakoitzak aurkeztutako pilotak aukeratzeko ardura daukan pertsonaren bat badago, pertsona horrek esan beharko du aurkeztutako pilotak onak diren ala ez. Hori, baina, paritdari hasiera eman baino lehen egin behar du.

Hautatzaileak pilotaren bat egokia ez dela uste badu, pilota hori baztertuko du. Baztertutako pilota (edo pilotak) jarri duen taldeak beste bat aurkeztuko du, harik eta hautatzailearen onespena jaso arte. Dena dela, gehienez hiru aldiz gertatu daiteke hori: Hiru pilota aurkeztu ondoren hautatzailea ez badago ados, beste taldeak pilota gehiago aurkezteko aukera izango du, beti ere, kontuan hartuta saskitxoan gehienez 6 (4 eskuzko jokamoldeetan) pilota egon behar direla (guztiak hautatzaileak onetsita).

Bi taldeek aurkeztutako piloten artean hautatzaileak ez baditu gutxienez 3 (2 eskuzko jokamoldeetan) onartzen, edo, hautatzailerik ez badago, bi taldeen artean ez badituzte gutxienez 3 (2 eskuzko jokamoldeetan) pilota aurkezten, kolore urdinez jokatzen duen taldeak partida galduko du.

Pilotak erakunde antolatzaileak jartzen baditu, partidari hasiera emateko gutxienez 3 (2 eskuzko jokamoldeetan) pilota izan behar dira.

Gerriko gorria daraman taldeak aurkeztu behar ditu lehenengo pilotak. Beroketa ariketak egiten diren bitartean eta pilotari batek min hartzearen ondorioz edo jokoa eteten duen beste arrazoiren baten ondorioz etenaldiren bat dagoenean, partidarako ez diren pilotak erabili behar dire. Pilotari horiek talde batek nahiz bestak aurkez ditzake. Kasu horietan, ez batak ez besteak ez badu pilotarik aurkezten, partidarako aukeratutako pilotak erabili behar dira.

Partida batean zehar pilota guztiak apurtzen badira, edota beste arrazoiren bategatik narriatu egiten badira, eta epaile nagusiak erabiltezinal direla esate badu, bi taldeek berriro ekin beharko diote atal honetan azaldu dugun aurkezpen eta aukeraketa prozesuari.

Edozelan, ere, aurreko paragrafoan azaldutako kasuan izan ezik, partida hasi ondoren ezin izango da inoiz pilota berririk sartu.

 

4. Jokoa

Joko zuzenen arauak

1. Atala Arau orokorrak.

22. artikulua

Jokamolde zuzen guztietan pilotariek aurkariaren joko-eremura bidali behar dute pilota. Puntuazioak jokotan oinarritutako sistemari eusten dio oraindik ere. Jokoa kintzetan banatzen da; hona hemen nola zenbatzen diren:

Kintze eta esperantza 15-0
Kintze bana edo kintze bedeta 15-na
Kintze trente 15-30
Ados 30-na
Quarenta trente edo quante trente 40-30

Berrogeina berdinduz gero, ados esaten da, eta bi taldeak 30-nako berdinketan geratzen dira. Jokoa ez da amaituko harik eta bi taldeetako batek bi kintze jarraian egin arte.

Partidaren hasieran, zozketa bat egiten da taldeek kantxa aukera dezaten. Epaile nagusiak txapa bat edo txanpon bat jaurtiko du airera, eta zozketa irabazten duenak aukeratuko du zein kantxatan jokatu.

Txaparen koloreak esango du zein taldek aukeratu behar duen joko-eremua. Zozketa txanpon baten bidez egiten bada, aurkia gorriaren parekoa izango da, eta ifrentzua urdinarena.

2. Atala Laxoa

23. artikulua 

Bote luzearen (jokamolde honi buruzko arauak eranskinetan daude zehaztuta) aldaera da; beraz, arau berderak ditu. Baditu zenbait desberdintasun ere: larruzko eskularruez eta pilotaleku handiagoetan (herriaren arabera neurri desberdinak izan ditzakete) jokatzen da.

Plaza, botarriaren aurrez aurreko muturra behinik behin, horma batek mugatzen du.

Talde bakoitza 4 pilotarik osatzen dute.

Botarria lekualdatu egin daiteke, baina zenbait lekutan zoruan sartuta egoten da.

Marra batek neurri bereko bi zatitan banatzen du zelaia. Plaza zaharretan marra hori mugiezina izaten da, zoruan sartutako adreiluz egina, eta zertxobait irtetzen du zorutik. Alboetako mugetan ere gauza bera gertatzen da, beti ere, hormarik edo itxiturarik ez dagoen lekuetan.

Herririk gehienetan plaza etxez inguratuta egoten da, eta, hain zuzen ere, etxeen aurrealdeak hartzen dire mugatzat.

Sakea egiten duenak plazaren beste aldera jaurti behar du pilota.

Laxoa kurbadura txikia duten larruzko eskularruez jokatzen da. Eskularruek pilota jaurtitzeko duten saskitxoa ezkoztatu egiten da. Talde bakoitzeko hegaletako jokalariek eskularru luzea erabiltzen dute eta erdirago daudenek eskularru motza.

Partida 9 jokotara izaten da.

3. Atala Errebotea

24. artikulua 

1. Erreboteko plazak 100 bat metroko luzera izan behar du nagusientzat eta gazteentzat; kadeteentzat, berriz, 90 bat metro. Halaber, gutxienez 16 metro zabal izan behar du. Plazak horma garai samar bat badauka atzealdean, laburragoa ere izan daiteke.

Bi kantxak banatzen dituen marrak, hau da, pasamarrak, erreboteko hormatik 32 metrora egon behar du nagusientzat eta gazteentzat; kadeteentzat, berriz, 30 metrora. Botarria pasamarraren erdian jartzen da, baina atzealdeko euskarriak sakeko kantzaren gainean egon behar du. Edozein arrazoi del medio, jokoan zehar botarria mugitu egiten bada, hasierako lekuan egon ez arren, botarria jotzen duten pilotak ontzat hartuko dira.

Harrizabalak 6,50 - 7 metro zabal izan behar du, eta 5 - 5,50 metro sakon. Erreboteko hormaren inguruan barnea dago Barneak lau muga ditu: errebotea bera, errebotearekin paraleloa den marra bat, eta horiekin koadro itxurako eremu itxi bat eginez, beste marra elkartzut bi; hortaz, barneak eremu errektangeluarra dauka.

Alboetako marrak falta dira.

Kaporantz marrak falta dira.

Kanporantz doan pilota batek marra horietako bat ukitzen badu, orduan berriro barrura eraman arren, ez da ontzat hartuko (ikus kintzeari buruzko paragrafoa eta arraiari buruzko 3.a).

2. Pilotariek partidari hasiera eman baino lehen aztertuko dituzte pilotak, eta erabiliko dituztenak aukeratuko dituzte. Sakea egin baino lehen, pilotak sikatu egingo dira; hori horrextarako izendatutako pertsona batek egingo du.

Pilotariren batek eskatuta, epaile nagusiak erabakiko du pilota bat baztertu behar den ala ez.

3.   Xisterek edo eskularruek pilotariak gogokoen duen forma izan dezakete. Atxikia debekatuta dago. Jokoaren izaera dela eta, errebesa noizean behin baino ezin da erabili. Eskuz edo gorputzaren atalen batez jotako edo gelditutako pilota bat ona izango da, baldin eta pilota behin baino ez bada ukitzen.

4. Sakea eskuz egiten da. Sakea ezin daiteke "ukabilez" egin. Sakea egiten duen pilotariak jaurtitako pilotak koadoran egin behar du punpa, bai zuzenean bai erreboteko horma jo ondoren.

Sakatzaileak bi lekutan utz dezake eskularrua: libre daukan eskuan edo zoruan, pasamarraren atzean.

Errestatzaileak lehenengo punpa jaso behar du pilota, eta, beti ere, erreboteko horma jo ondoren. Errestatzaileak ez badu pilota lehenengo punpa eramaten edo ez badu jotzen, bere taldeak zigorra jasoko du: arraia bat barnearen marran. Arraia bat jokatzean falta berbera berriro egiten bada, errestatzaileak tantoa galduko du.

Pikeak ere (definizioz, pilea ezin daiteke lehenengo punpa eraman) berbera dakar, hau da, arraia bat barnearen marran.

Era berean, sakatzaileak jaurtitako pilotak errestatzaileren bat jotzen badu ere, horma jo zein ez jo, arraia bat egingo da barnearen marran.

SAKEA

Errestatzaileak, lehenengo punpa jaso ondoren, pilota zuzenean bidaltzen badu faltara (alboetako mugetatik kanpo), bere taldeak tantoa galduko du arraiarik egon ez arren.

Botarria sakea egiten duen taldearen joko-eremukoa da. Errestatzaileak eramandako pilotak botarria jotzen badu, paso izango da nahiz eta berriro atzerantz joan, beti ere, botarrian jo ondoren eta zorua ukitu baion lehen, aurkariak pilota jasotzen ez badu.

Sakea egin duenaren joko-eremutik etorriz botarria jo eta ez bada aurkarien joko-eremura igarotzen falta izango da; igarotzen bada, berriz, arraia edo barne izan daiteke.

Sakea egin duenaren joko-eremutik datorren eta botarrian jotzen duen pilota arraia izango da, errestatzailearen joko- eremuko mugetatik kanpo egiten badu, zoruan punparik jo nahiz ez jo (bai sakea egin duenaren joko-eremuan, bai errestatzailearenean).

Pilota errestatzailearen joko-eremuan geldituz gero, arraia bat egingo da falta izan den gunean, beti ere, barnearen barrualdean egiten ez bada (aurrerago aipatu dugunez, sakearen errestoa salbu). Aipatutako azken kasu horretan, falta egin duenak galduko du tantoa. Hori gertatuko da, halaber, jokalariren batek pasamarratik kanpo gelditzen badu pilota.

Punpa bat baino gehiago eman duen pilotaren geldigunea, gelditzen duen pilotariaren oinpean markatzen da. Punpa bat baino gehiago eman ondoren pilota gelditzen duen jokalariaren oinpean ere markatzen da arraia.

Hortaz, errestatzailearen joko-eremutik (zorutik) pilota bat datorrenean arraia egiteko, sakea egiten duen taldearen jokalariak errestatzailearen joko-eremuan izan behar ditu bi oinak, eta alderantziz, errestoa egiten duen taldearen joko-eremuko jokalari batek, sakea egin duen taldearen joko-eremutik pirritan datorren pilota gelditzeko, sakea egin duen taldearen joko-eremuan izan behar ditu bi oinak; mugatzat pasamarra hartu behar da.

Sakea egin duen taldearen joko-eremutik jaurtitako eta errestatzailearen joko-eremutik pirritatuz dabilen pilota bat barnera iritsi aurretik gelditu egin dezake sakeko joko eremuko edozein pilotarik; hori gertatuz gero, arraia bar egingo da pilota gelditu duen gunean.

Arraia egiteko, nahikoa da sakeko joko-eremutik datorren eta zenbait punpa eman edo zorutik ibili ondoren, errestatzailearen joko-eremuan sartzen den pilota une batez errestatzailearen joko-eremuko jokalari batek ukitzen badu.

Jokalariak pilota ukitu duen gunean egingo da arraia, nahiz eta ukitu ondoren pilotak bere ibilbideari eutsi.

Barnearen mugan, jokalariak pirritan dabilen pilota geldiaraz dezake, baina, beti ere, pilotak barnetik irten baino lehen.

Gerta daiteke pilotak ikusleren bat jotzea. Ikusle horrek une horretan oin bat joko-eremuaren barruan badu, lur izango da, hau da, dagoen joko-eremuaren zoruaren zati izango da. Hortaz, toki horretan kintzea edo arraia izango da, kasuaren arabera.

Ibildean adarren bat edo jokotik kanpoko beste gauzen bat jotzen duen pilota txarra edo falta izango da.

5.   Erreboteko tantoak bi eratara amaitu daitezke: kintze batez edo arraia batez.

Kintzea bi modutara egin daiteke: batetik, sakea egin duen taldeak huts egin duelako; eta, bestetik, sakeko joko-erremutik jaurtitako pilota ez delako errestoa egiten duen taldearen joko-eremura iritsi.

Halaber, huts egindako pilotak, joko-eremutik kanpokoak, barnearen barrukoak edo sake-eremutik etorrita barnean pirritaka dabilen pilotak, kintze bateko zigorra ekarriko dio errestoa egiten duen taldeari.

Azkenik, zoruan punparik egin gabe, pilota alboetako mugetatik kanpo bidaltzen duen taldeak kintze bateko zigorra jasoko du.

Arraia bi eratara egin daiteke: batetik sakea eign duen taldeak tantoa irabazi duelako; eta, bestetik, errestoa egin duen taldeak falta egin duelako.

Arraiak era desberdinetan egin daitezke:

  1. Sakea bi eratara egin daiteke: batetik sakea egin duen taldeak tantoa irabazi duelako; eta, bestetik, errestoa egin duen taldeak falta egin duelako.
  2. Errestoko joko-eremura iritsi baino lehen, sakeko joko-eremuko jokalariek gelditutako pilotak.
  3. Sakeko joko-eremutik bidalita, errestoko joko-eremuan sartu, sakeko joko-eremuan zein errestoko joko-eremuan punpa bat edo bat baino gehiago eman, eta, jarraian, barnearen eta pasmarrako marren artean alboetako mugetatik kanpora doazen pilotak.
  4. Errestoa egiten duen taldeko jokalari batek hutx egin eta barnearen eta pasako marren artean gelditzen diren pilotak, edo gutxienez punpaa bat eman ondoren barneko eta pasako marren arteko alboetako mugetatik kanpora doazen pilotak.
  5. Errestatzaile batek ezin duenean sakea lehenengo punpan eraman, edo, behin jasota, barnearen eremura edo alboetako mugetara eramaten badu, frontisaren eta pasamarraren arteko eremuan punpa egin ondoren.

Pilota pirritaka doanean, pilota berez gelditzen den tokian markatu behar da arraia; jokalariren batek gelditu¨badu, ordea, jokalari horren oinpean; edota, azkenik, errestoa egin behar duen taldeko jokalariak ukitu duen tokian.

Pilota lehenengo punpan edo airez hartzen denean, jaso dem lekuaren eskuinaldean markatu behar da arraia, edo, bestela, alboetako mugak zeharkatzen dituen guenan.

Joko batean bi arraia eginez gero, joko eremuz aldatu beharko dira jokalariak. Jokalariak beste joko-eremura joango dira; sakea egin dutenak errestatzaile bihurtuko dira; errestoa egin dutenak, berriz, sakatzaileak.

Arraia bat badago eta talderen batek berrogei markatzen badu, joko-eremu aldaketa egin behar da.

Hori dela eta, arraia oso garrantzitsua da, izan ere, joko-eremu zail samarra utzi eta hobea hartzeko aukera ematen du (errestokoa sakekoa maino hobea).

Joko-eremu aldaketa egin ondoren jokatzen diren lehenengo tantoetan (tanto bat edo bi, arraia bat edo bi dauden kontuan hartuta), pasamarra aldi baterako aldatuko da. Arraia dagoen lekuan marra paralelo bat markatuko da, eta hori pasamarratzat hartuko da. Horri arraia edo arraiak jokatzea deritzo.

Behin marrak jokatu ondoren, pasamarrak bere zereginari helduko dio berriro.

Arraia batean jokatutako tantoa kintze batez baino ezin da amaitu, hau da, jokatzen ari den arraian ezin da beste arraia bat markatu.

 

Bi arraia daudenean, lehenengo egin dena jokatuko da lehendabizi.

Aurkariari traba nahita eginez gero, epaileek erabakiko dute zein izango den zigorra: arraia egitea edo kintzea galtzea.

6.  Erreboteko partidak 13 jokotara jokatzen dira; taldeek 12 jokotara berdintzen badute eta ados jartzen badira, 3 joko gehiago joka daitezke (hori behin baino ezin da egin). Sakea edo errestoa zozketa bidez aikeratzen dira.

7.  Taldeko bakoitzean 5 jokalari arituko dira.

8. Zazpi epaile izaten dira, eta zazpi gune zailenetan jartzen dira. Araudi honetan jaso ez ditugun gorabehera guztiak epaileek erabaki behar dituzte. Kirol-ordezkariak zazpi epailletatik bat aukertu eta epaile nagusi izandatuko du. Jokoan gorabeherarik izan ez dadin hartu beharreko neurriak epaile nagusiak hartuko ditu. Marra egitea epaile nagusiaren ardura da. Jokalariren batek erreklamazioren bat egiten badu, epaile nagusia beste sei epaileekin elkar daiteke erabakia guztien artean adosteko.

4. Atala Pasaka

25. artikulua 

1. Trinketean jokatzen den joko zuzen bakarra da. Jokoan bi bikotek hartzen dute parte, aurrez aurre eta trinketea erditik (zeharka) banatzen duen sarea dutel aerdian.

Sarea erdiko pototik eskuineko hormara doa, hau da, trinketea zabalean zeharkatzen di. Lotuneetan sareak 1,20 metrora egon behar du zorutik. Sarearen sokak ahalik eta teinkatuen egon behar du, beti ere, lotuneetan eta sarearen erdigunean altuera berdintsua izan dadin.

Sakean, pilotak sakeko eremu errektangeluarrean egin behar du punpa, hau da, frontisa eta taularen horma bertikala elkartzen diren eremuan. Eremu horrek frontisetik ezkerrko sarearen hasierako muturreraino dagoen luzera dauka; zabalera, berriz trinketearen zabaleraren erdia.

Sarearen eta frontisaren artean dagoen eremuari "errestoko eremua" edo "erreboteko eremua" deritzo; beste eremuari, berriz, "atzealdeko eremua" edo "sakeko eremua".

Sakeko eremuan sakeko marra dago. Sakeko marra erdiko sarearekin paraleloa da, eta sareari eusten dion potoaren aldameneko potoaren parean markatzen da. Pilota jokoan jartzera doanean, sakatzaileak ezin du marra hori gainditu:

2.   Pasaka larruzko eskularru motzaz jokatzen da. Eskularruaren forma jokalariak aukera dezake. Atxikia debekatuta dago.

3. Talde bakoitza bi jokalarik osatzen dute: jokalari nagusia eta laguntzailea edo cordierra . Partidan zehar taldeko jokalari batek bestearen posizioan joka dezake, eta alderantziz.

Sakea sakeko eremuko laguntzaileak egiten du. Jokalari laguntzaileak pilota eskuz jaurtiko du taulara eskularrua erabili gabe.

Pilota behetik gora jaurti behar da (azpitik edo besoazpiz). Sakea ezin da goitim behera (besainka) edo alboz (saheska) egin.

Sakea egiteko, sakatzaileak sakeko marra baino atzerago izan behar ditu oinak.

Sakatzaileak taulara jaurtitzen duen pilotak sakeko eremuan egin behar su punpa.

Lehenengo sakea ez bada ontzat hartzen, berriro egin daiteke.

4.   Faltan - erdia ere badago; hona hemen zein kasutan:

  1. Pilotak ez duenean sakeko eremuan egiten punpa edo eremu horretako muga-marretan jotzen duenean.
  2. Pilotak sakeko eremuan egiten duenean punpa, baina taulan pirritaka joan gabe.
  3. Pilotak ezkerreko horma jotzen duenean (taulatik gora).
  4. Pilota jaurtitzean, sakatzaileak ez dituenean bi oinak sakeko marraren atzean.

Falta-erdia izanez gero, errestatzaileak pilota jo aurretik adierazi behar du. Ez badu pilota jo baino lehen adierazten, jokaldia legezkoa izango da.

Bi falta-erdi jarraian eginez gero (falta osoa), sakatzaileak tantoa galduko du.

Sarearen gaineko marko okerraren ertza ukitu arren, sakatzaileak jaurtitako pilotak sakeko eremuan egiten badu punpa, sakea ontzat hartuko da.

5.  Sarea ezin da inolaz ere ukitu, ez eskularruz, ez eta eskuz, pilota errazago jaasotzeko asmoz. Jokalariak ezin du sarea beherantz bultzatun taldekideak pilota jotzen duenean, ez eta igo ere aurkariak jotzen duenean. Arau hori hausten duen taldeak tantoa galduko du.

Soka ukitu eta aurkariaren joko-eremura doan pilota ontzat hartuko da, bera, tantoa ez da bertan behera gertuko.

6.  Tantoa irabazteko pilotak erdiko sarea gainditu eta, lehenengo punpa edo airez, taularen sarean edo xiloan jo behar du; xiloaren ertza ere xilotzat hartzen da.

7.  Pilota bi eratara erresta daiteke: eskularrutik xirrist eginez edo eskularruaz joz (kaskatua edo kazolatua).

8.  Pasakako partidak 13 jokotara jokatzen dira.

9.  40ra iristen diren bakoitzean, taldeek euren joko-eremua utzi eta bestera joan behar dute, hau da, errestoko joko-eremuan dauden jokalariek sakeko joko-eremura joan behar dure, eta alderantziz.

10.  Epaile nagusiak laguntzaile bat edo bi izan ditzake.

 

Zeharkako jokoen arauak

1. Atala Arau orokorrak.

1. Azpiatala. Aurkezpena eta hasierako zozketa.

26. artikulua (Egiaztagiriak)

Ziurtagiri bakarra Federazioko lizentzia da. Kantxara sartzean, jokalariek beren buruak aurkeztu behar dizkiote epaile nagusiari, eta horretarako federazioko lizentzia erabili behar dute. Lizentzia aurkeztu ezean, epaile nagusiak ez du baimenik emango partidari hasiera emateko. Hori gertatuz gero, eta behin baimendutako atzerapen-denbora igarota, epaileak aktan jasoko du pilotariak omen duen izena, bai eta pilotariaren klubarena edo kirol-elkartearena ere.

27. artikulua (Aurkezpena)

Jokoari hasiera eman baino lehen, pilotarien eta epaileen aurkezpena egingo da. Lehenengo, pilotalekuaren alde batean hasi eta erdialderaino joango dira bata bestearen atzetik; ondoren, ikusleei begira jarriko dira; eta, askenik, epaile nagusiaren aginduari jarraituz, agurra egingo diete ikusleei. Pilotarien artean epaileak jarriko dira. Gerriko gorridun pilotariak gerriko urdindunen aurretik jarriko dira.

Esatari batek pilotarien izenak, pilotariok ordezkatzen dituzten erakundeenak edo herrienak eta epaileen izenak jakinaraziko dizkie ikusleei. Aurkezpenaren ondoren, epaileek eta jokalariek elkar agurtuko dute eskua luzatuz.

28. artikulua (Sakerako zozketa)

Aurkezpena gin ondoren, sakerako zozketa egingo da. Epaile nagusiak txapa bat edo txanpon bat jaurtiko du gorantz hasierako sakea zein taldek egin behar duen erabakitzeko.

Txaparen koloreak (gorria edo urdina) esango du zein taldek atera behar duen. Zozketa txanpon baten bidez egiten bada, aurkia gorria izango da, eta ifrentzua urdina.

Epaile nagusiak jasoko du txapa edo txanponz zorutik; dena dela, pilotariek ere jaso dezakete adeitasun keinu gisa.

2. Azpiatala. Sakea

29. artikulua (Tantoaren hasiera)

1.  Sakeko punpa egin baino lehen, sakea egitera doanak aurkariak ohartarazi behar ditu "jo" edo "va" esanez; ondoren, aurkarietako batek erantzun edo keinuren bat egingo dio. Ondoren, tantoari hasiera emango zaio.

Sakatzaileak aurkariaren baiezkorik gabe egiten badu sakea, errepikatu egin beharko du.

Sakatzaileak taldekoren bat jokoari hasiera emateko prest ez dagoela erreparatu gabe jartzen badu pilota jokoan, tanto galduz gero, taldeak ezin izango du erreklamaziorik egin. Gauza bera gertatuko da beste taldeko jokalariren batek sakea egin daitekeela esan badu.

2.  Aurreko tantoa irabazi duen taldeak egingo du sakea.

Sakea edozein jokalarik egin dezake. Pasa, falta-erdia edo beste edozein arrazoirengatik jokoan dagoen tantoari berriro hasieratik ekin behar bazaio, sakea pilotari berberak egin beharko du; erreminta eta pilota berberaz (39. artikuluan zehaztutako kasuan izan ezik).

3.  Aurkariari sakea egitera doala aditzera eman ondoren sakatzaileak, sakea egiteko asmoz, punpa egiten badu edo sakeko marra gainditzen badu, sakea hasitzat emango da. Sakea egin baino lehenagoko punpa sakea egiteko asmoz egin den ala ez jakiteko, epaileen irizpidearen arabera erabakiko da. Hasita dagoen sakea ezin da bertan behera utzi berriro hasteko.

Sakea egiteko punpa egin behar da derrgorrez, eta punpa egiteko ezarri den marra baino frontisetik urrunago egin beharko da punpa hori.

30. artikulua (Pilota aukeraketa)

1.  Tantoari hasiera eman aurretik, sakea egin behar duen taldeak pilota aukera dezake.

Pilota bat aukeratzean, jokorako materialaren ardura daukan epaileak egindako aldaketaren berri eman behar dio aurkako taldeari. Pilota aldatzeko gehienez 30 segundo erabil daitezke, egin beharreko probak barne. Pilota aldatuz geo, aurkariak, pilota jaso duenetik, 15 segundo ditu pilota berria aztertu eta probatzeko.

Errestoa egin behar duen taldeak pilota sakea egin behar duenari eman ondoren, sakatzaileak 15 segundo ditu sakea egiteko.

2.  Pilotarik aldatzen ez bada, tantoen arteko tarteetan sakatzaileak ez du pilota aurkariei emateko beharra; dena dela, eskatzen badiete, eman egin behar diete. Gerta liteke aurkariek sarritan eskatzea pilota denbora gehiegi galduz; epaileek sahiestu egin behar dute hori.

3. Azpiatala. Jokoaren nondik norakoak.

31. artikulua (Pilota eramatea)

Sakea egin ondoren, errestoan pilota frontisera eraman behar da; lehenengo talde batek eraman behar du eta jarraian besteak. Taldean pilotari bat baino gehiago badago, pilota eramateko orduan ez dute zertan txandakatu.

Erremintako jokamoldeetan, pilotariak erremintaz baino ezin du jo pilota.

32. artikulua (Posizio aldaketa)

Partidan zehar pilotariek nahi beste eta nahi bezala alda ditzakete posizioak.

33. artikulua (Tantoa errepikatzea)

Tantoa errepikatu behar den kasuetan, errepikatu den tanto horretan pasa edo falta-erdia egiten bada, pasak eta falta-erdiak eragin bera izango dute.

34.artikulua (Partidaren amaiera)

Taldeetako batek tanto koputu jakin bat egiten duenean partida irabaziko du; tano koputu hori ez da beti berbera, izan ere, mailaren eta jokamoldearen arabera aldatu egiten da (ikus eranskinak)

4. Azpiatala Faltak

35. artikulua (Falta)

Hona hemen noiz den falta:

  1. Hasitako sakea ez denean amaitzen.
  2. Sakeko punpa kantxatik kanpo, edota sakeko marraren gainean edo aurrean egiten denean.
  3. Sakean, pilotak frontisean jo ondoren, pilotak faltako marraren eta frontisaren artean egiten duenean punpa.
  4. Pilotak joko-eremua mugatzen duen marra edo txaparen bat jotzen duenean.
  5. Pilotak joko-eremutik kanpoko elementuren bat jotzen duenean, edo mugetatik kanpo irtetzen denean (frontiseko beheko txapatik behera, goiko mugetatik gora, edo alboetako mugetatik kanpora). Hori pilotak frontisa eta zorua jo baino lehen gertatzen bada, pilota azken jo duenaren falta izango da; pilotak zoruan punpa egin ondoren gertatzen bada, berriz, pilota eraman behar duen taldearen falta izango da.
  6. Pilota ez denean eramaten bigarren punpa egin baino lehen.
  7. Errebotea badago, pilota bahita eramaten denean atzealdeko hormarantz.

5. Azpiatala Partidaren gorabeherak

36. artikulua (Jokalariaren gauzen bat jotzen duen pilota)

Jokoan zehar pilotak, frontisean jo ondoren, pilotari batek utzitako edo galdutako gauzen bat (jantzia, erremintak babesak...) jotzen badu, gauza horren jabearen taldeak galduko du tantoa.

37. artikulua (Jokalaria jotzen duen pilota)

1.  Tantoa jokoan dagoenean pilotak jokalariren bat jotzen badu, epaileek aukera hauen artean aukeratu beharko dute:

  • Pilotak jo duen pilotariaren tadekide bat joten badu, talde horren falta izango da.
  • Pilotak aurkariren bat jotzen badu, epaileek bi aukera izango dituzte: berriz adierazi, edo pilota jaurti duen taldearen aurkako tantoa adierazi. Horretarako pilota ona edo txarra izango ote zen hartuko dute kontuan.

2.  Aurkari bat jo ondoren pilota ona bada, epaileek erabaki behar dure hasierako jaurtiketa ona izango ote zen ala ez; ona izango zela erabakiz gero, berriz adieraziko dute, bestela falta.

3.  Jokalariren batek nahita geldiarazten badu pilota, jokoan dagoen tantoa galduko du. Geldiarazitako pilota txarrera joango balitz ere, tantoa galduko luke, izan ere, jokoaren mugetatik kanpo jotzen duen arte, pilota jokoan da.

38. artikulua (Trabak)

Jokalai batek aurkaria oztopatzen badu, epaileek erabakiko dute tantoa berriro jakatu behar den ala ez.

1.  Epaileek uste badute traba nahigabe egin dela, tantoa berriro jokatukoda.

Trabaren ondoren tantoak duen jarraipenak ez du baldintzatzen tantoa errepikatzea edo es, baina epaileek aukera dute tantoa ez eteteko, baldin eta jokoa etetea traba jasan duen jokalariaren kalterako izango dela erabakitzen badute.

2.  Epaileek argi eta garbi ikusten badute traba nahita egin dela, jokoa geldiaraziko dute, eta traba egin duen taldeak tantoa galduko du eta epaileak ohartarazi egingo dio.

3.  Jokalariari epaile, ikusle, kazetari, argazkilari, kameralari edo besteren batek egiten badio traba, berriz izango da beti.

39. artikulua (Erreminta)

1.  Tantoa jokoan dela, pilotariak erreminta askatzen badu, ezin izango du beste erremintarik erabili. Askatutako erreminta jokalariak berak, taldekideak edo aurkariak jaso ahal izango dute, baino inoiz ere ez besteren batek. Beste pertsonaren batek jasotzen badu, jokalariak ez du tantoan parte hartuko, izan ere, parte hartuz gero, tantoa galduko du.

Epailearen ustez askatutako erremintak traba egin badio aurkariari, berriz adieraz dezake.

2.  Tantoa jokoan dela, jokalari baten erreminta apurtu edo erabiltezin gelditzen bada, ezin izango du aldatu harik eta tantoa bukatu arte.

Hori berriz, pasa edo falta-erdia egoeran gertatzen bada, tantoari berriro hasiera eman aurretik erreminta aldatzeko aukera dago.

3.  Pilota jotzeko erreminta beharrezkoa den jokamoldeetan, erreminta eskuan izan behar da pilota jotzeko, bestela falta da.

40. artikulua (Bi pilotarik jotako pilota)

Bi pilotarik aldi berean eta biek batera jotzen badute pilota, ontzat hartuko da. Ez badute aldi berean jotzen, ordea, falta izango da.

41. artikulua (Pilota manipulatzea)

Pilota ezin daiteke busti; halaber, pilotaren kanpoaldeko ezaugarriak ere ezin dira aldatu. Pilota babesten duen koipea kentzea eta margotzea dira egin daitezkeen gauza bakarrak. Nolanahi ere, jokoan jartzeko orduan pilotak lehor eta azalean inolako elementurik gabe egon behar du.

42. artikulua (Pilota apurtzea)

Tantoa jokoan dela pilota apurtu eta epaileek ikusten badute, epaileek tantoa geldiaraziko dute eta pilota aldatu. Jarraian, tantoari berriro ekingo zaio markagailuan aldaketark izan gabe.

6. Azpiatala Tantoen arteko atsedenaldiak

43. artikulua (Eskaera, iraupena eta kopurua)

1.  Tantoa amaitu ondoren, tantoa irabazi duen taldeak (edozein taldekidek nahiz entrenatzaileak) bakarrik eska dezake atsedenaldia. Atsedenaldia minutu batekoa izango da. Entrenatzailearen eskaerak lehentasuna izango du pilotariaren esanaren aurrean.

2.  Taldea bakoitzak gehienez 5 atsedenaldi eska ditzake.

3.  Taldearen bati partida bukatzeko bost tanto falta zaizkionean, talde bakoitzak bi atsedenaldi baino ezin izango ditu eskatu.

4.  Dena dela, zenbait kasutan (epaile nagusiak hala dioenean), esaterako, erremintak edo jantziak apurtzen direnean, parida eteteko aukera izango da, nahiz eta pilotari edo talde horrek aurreko paragrafoetan aurreikusitako denbora agortuta izan. Aipatutako kasuan, epaileak esango du zenbat denbora egon behar duen partidak etenda. Xisteran edo palan zintak aldatzeko hartzen den denbora ez da salbuespentzat hartzen, ez eta eskua babesteko elementuak aldatzeko hartutakoa ere.

44. artikulua (Jokoari berriro ekitea)

1.  Atsedenerako eskatutako minutua egaro ondoren pilotariek ez badiote jokoari ekiten (eskaria egin duena edozein dela ere), epaileek kargu hartu eta hasteko eskatuko dute; orduan ere ez badiote jokoari ekiten, igarotako denbora atsedena hartzen ari denaren etenalditzat hartuko dute (gehienez 5 minutu); 5 minutuak igarota, partida amaitutzat artuko da eta araua hautsi duenak partida galduko du. Dasu horietan, epaileak bost minutuko epea amaitzeko geratzen zaion denbora jakinarazi beharko dio jokalariari.

2.  Jokalari batek edo talde batek jokoa etetea eskatu eta lortu duenean, aurkako jokalariak edo taldeak etenaldi osoa erabil dezake.

45. artikulua (Atseden gunea)

Atsedenaldietan pilotariek jendaurrean egon behar dute; jendaurrean ez egoteko epaileen baimena behar dute, baina epaileek premiazko kasuetan baino ez diete baimena emango. Baimena emanez gero, epaile bat joango da pilotariarekin, eskaera eragin duen arrazoia egiazkoa den ala ez egiaztatzeko. Emandako argudioak gezurrezkoak badira, berehala ekingo zaio partidari.

46. artikulua (Likiadoak edatea)

Partidan zehar atsedenaldietan baino ezin da edan.

7. Azpiatala Lesioak

47. artikulua (Partidari berriro ekitea)

Lesionatuz gero, min hartu duen jokalariak hamar minutu ditu paridari berriro ekiteko. Hamar minutu igaro ondoren pilotaria ez badago partidari ekiteko moduan, partida galduko du, eta, emaitzari begira, aurkako ttaldeak partida irabazteko behar ziren tantoak lortu dituelo ulertuko da, eta partida bertan behera utzi duen taldeak partida eten den unean zituenak. Epaile nagusiak lesioaren eta emaitzaren berri eman behar du aktan.

48. artikulua (Aldaketa)

Pilotariek klub, federazio edo talderen bat ordezkatzen dutenean, min hartu duen jokalaria beste batek ordezka dezake. Pilotariak min hartu eta 10 minutu igaro ondoren, ordezkoak 5 minutu ditu partidari ekiteko.

Ordezkorik ez badago, paritdari jokalari bat gutxiagorekin ekin dakioke.

Ordezkorik ez dagoelako partida bertan behera utzi behar denean, partida lesioa dela-eta amaitutzat hartuko da.

49.artikulua (Hasierako unea)

Lesioei buruzko arauak pilotariek (titular eta ordezkoek) izena aktan ematen duten unetik aplikatuko da.

8. Azpiatala Beroketa.

50. artikulua (Iraupena)

Pilotariek 10 minutu dituzte partida jokatuko den kantxan beroketa ariketak egiteko. Epe hori aurreko partidako jokalariek kantxa utzi duten unetik hasiko da zenbatzen. Jaialdi bateko lehenengo partida bada, kantxal jaialdia baino 10 minutu lehenago egon behar du libre.

9. Azpiatala Partidak bertan behera uztea eta atzeratzea.

51. artikulua (Bertan behera uztea)

1.  Behin partida jokoan dagoela, ezin izango da bertan behera utzi, ezinbestekoa denean (agiri eza, hezetasuna kantxan, itoginak, joko-eremura euria sartzea,....) edo epailearen ustez jokoa eragozten duen beste arrazoiren bat dagoenean izan ezik.

2.  Eguraldiaren eraginez jokoa eten egin behar bada, gehienez ordu erdi itxarongo da eguraldiak baretzen duen ala ez ikusteko. Ordu erdi igaro ondoren, arazoa ez bada arindu, partida bertan behera utziko da. Epaileak aktan jasoko ditu arrazoiak eta une horretan partidak zeukan emaitza, bai eta sakea zein talderen esku zegoen ere.

3.  Joaneko eta bueltako sistemaz jokatzen diren partidetan, etxeko taldearen errua dela-eta pilotalekua egoera txarrean dagoelako edo ezin daitekeelado erabili partida bertan behera utzi behar bada, etxeko taldeak partida galduko du: etxeko taldeari zero tanto emango zaizkio eta bisitariari partida irabazteko behar zituenak.

Hala ere, etxeko taldeak partida beste pilotaleku batean jokatzea eska dezake baina, kasu horretan, partida jokatu behar den eguna baino hiru egun lehenago (gutxienez) jakinarazi beharko dio dagokion federazioari.

4.  Epaile nagusiak aktan jaso behar du partida bertan behera utzi duela; halaber, bertan behera uzteko izan diren arrazoiak ere jaso behar ditu. Ondoren, federazioak erabakiko du partida zein egunetan, ordutan eta tokitan jokatuko den.

5.  Pilotaleku neutraletan jokatzen diren partidak bertan behera utziz gero, federazioak erabakiko du zein egunetan, ordutan eta tokitan jokatuko den. Atzeratutako partida, bertan behera utzi zenean zeukan emaitzarekin eta pilotari berberekin hasiko da. Pilotariren batek ziurtagiri batez egiaztatuko balu bi partiden arteko epean min hartu duela, beste kideren batek ordezkatu ahal izango du, eta, ondorioz, aurkarien taldean ere aldaketa bat egiteko aukera izango da.

52. aritkulua (Atzeratzea)

Jurisdikzio eta Lehiaketa Batzorde Nazionalak bakarrik atzera ditzake pariak, bere kabuz edo talderen batek eskatuta, eta, beti ere, eragindako erabaki baten bidez.

10. Azpiatala Partidak berandu hastea

53. artikulua (Itxaronaldia)

Talde bat berandu iristen bada, partida galduko du. Euskal pilotako jaialdi bat antolatzen denean partiden ordutegiaren berri eman behar da. Oro har, bi partidaren artean 45 minutuko tartea izan behar da.

2. Atala Plaza irekiko frontoiko jokamoldeen arau bereziak.

54. artikulua (Alboetako marrak falta dira)

Marra horietako bat ukitu ondoren joko-eremutik irten eta berriro joko-eremura eramaten diren pilotak falta dira.

Alboetako muga edo muga horren zati bat horma bat bada, punpa egin gabe (airez) horma jotzen duten pilotak falta dira. Halaber, pilotak punpa egin ondoren jotzen badu hoema, jokoa eten egingo da.

Kantxan punpa egin ondoren, kantxaren atzealdea edo alboak eta kantxa bera bereizten dituen sare metalikoa, oihala edo harmailak jotzen duten pilotak ezin dira berriro eraman, eta piota eraman behar zuen taldeak galduko du tantoa.

Kantxaren atzealdea mugatzen duen sare metalikoa, oihala edo harmailak punpa egin gabe jotzen duten pilotak falta dira, eta pilota jaurti duen taldeak galduko du tantoa.

Zuhaitzen adarrak edo joko-eremutik kanpoko beste elementuren bat airez jotzen duten pilotak falta dira.

Plekako joko guztietan (zeharkako jokoak), txapa horizontaletik gorako hormaren azalera guztia ona da, hormaren ertza barne. Joko-eremuko laboak bi marra paralelok mugatzen dute; marra horiek frontiseko bi muturretan hasten dira, eta erreboteko koadroa osatzen dute frontisaren inguruan. Joko zuzenek zeharkakoek dituzten muga berberak dituzte, baina baita salbuespen batzuk ere, izan ere, ez dute txapa horizontalik eta erreboteko koadroa sakerako baino ez da erabiltzen. Sakea egin ondoren, joko-eremu guztia erabil daiteke.

3. Atala Trinketeko jakamoldeen arau bereziak

55. artikulua

Trinketean buruz bur zein binaka joka daiteke. Plekako jokoetan (zeharkako jokoak) trinketeko frontisak muga hauek ditu:

  • Metalezko marra horizontala beheko aldean. Txapa honetan edo txapatik behera jotzen duten pilotak falta dira (aurretiaz txapatik gora dagoen frailean jo duten pilotak izan ezik).
  • Metalezko marra horizontala goiko aldean. Txapa honetan edo txapatik gora jotzen duten pilotak falta dira.

Joko-eremuaren goiko muga (alboetakoa) marra horizontal batek markatzen du; sare metalikoak, ordea, jokoaren goiko muga markatzen du. Horma nagusiaren bi aldeetan, eta alboetako marren gainetik bi eremu errektangular daude (belarriak). Eremu horiek joko-eremuaren zati dira sareko, larruzko paletako, pala zabaleko eta gomazko paletako jokamoldeetan.

Pasakan ere muga horiek erabiltzen dira, baina, kasu honetan, frontiseko beheko txapak ez du inolako baliorik.

Kantxan punpa egin gabe joko-eremutik kanpo doazen pilotak falta dira.

Trinketeko partidetan epailea trinketearen barruan jartzen da, partidaren gorabeherak hobeto ikusiko dituela uste duen lekuan.

Partida jokoan dela epaileak jokalariren bati traba egiten badio edo pilota ukitzen badu, eta pilota jokatzeko modukoa zela uste badu, berriz erabaki dezake. Arau hori zeharkako jokoetan baino ez da erabiltzen.

Pilotal taulan punpa egin arren edo taulan zehar ibili arren, ez da benetako punpatzat hartuko.

Zoruan punpa egin ondoren sarea jotzen duten pilotak tanto dira pilota sarera jaurti duen taldearentzat.

Eskuz, pasakan eta gomazko paletan, eskuzko eta gomazko paletako sakerako distantzia errespetatuz, pilota punpa egin gabe jaurtitzen bada sarera, albokora nahiz atzealdekora, tantoa izango da pilota jaurti duen taldearentza; gainerako jakamoldeetan, ordea, falta izango da pilota jaurti duen taldearentzat.

Sarearen koadroa edo markoaren ertza goitik behera edo behetik gora jotzen duten pilotak saretzat hartzen dira. Markkoek malda izatea (sarerantz) gomendatzen da, markoan jotzen duten pilotak sarean sat daitezen.

Sareen koadroa zutoin txiki batzuek eusten dute. Pilota batek zutoina jotzen duenean saretzat hartzen da eta ezin daiteke eraman.

Alboko sarea edo atzealdeko sarea jotzen duten pilotak ezin dira eraman.

Joloan zehar , pilotak frontisa, ondoren errebotea, eta berriro frontisa jotzen duerean beheko txapa baino beherago edo txapan bertan (aurretiaz punpa egin gabe), falta izango da pilota jaurti duen taldearentzat.

Frontiseran jo eta ondoren zoruan punpa egiten duten pilotak berriro frontisa jo baino lehen eraman behar dira jokamolde guztietan.

Larruzko paletako, sareko eta pala zabaleko jokamoldeetan marra batek neurri desberdineko bi zatitan (luzetara) banatzen du joko-eremua. Marra hori sakean gainditu behar den marran hasi eta atzealderaino iristen da.

Sakea egin baino lehen egin beharreko punpa luzetarako marra horren ezkerraldean egin behar da.

Sakean falta-erdia egin daiteke; hona hemen zein kasutan:

  • Frontisetik bueltan, pilotak luzetarako marran edo marraren ezkerraldean egiten badu punpa.
  • Aurrealdeko horma jo baino lehen edo jo ondoren ezkerrko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
  • Aurrealdeko horma jo baino lehen taula edo sarearen koadroa jo, eta sakeko marra gainditzen badu.
  • Aurrealdeko horma jo baino lehen eskuineko horma jo, eta sakeko marra gainditzen badu.

4. Atala Ezker paretako frontoiko jokamoldeen arau bereziak.

56. artikulua

Ezker paretako frontoian pilotariak buruz buru edo bianaka aritu daitezke.

Hormetan metalezko hiru marra daude:

  • Frontisaren, ezker paretaren eta errebotearen goiko muga markatzen duen txapa horizontal bat. Marra horretatik gora jotzen duten pilotak ez dira ontzat hartzen.
  • Beste txapa horizontal bat frontisean; honek beheko muga markatzen du.
  • Frontisaren eta errebotearen zabalera mugatzen duen txapa bertikal bat.

Frontoiko zoruari kantxa deritzo. Zoruan frontisarekin eta errebotearekin paraleloak diren marrak markatzen dira: faltako marra, pasako marra eta sakeko marra. Halaber, kantxa eta kontrakantxa banatzen dituen marra ere markatzen da; marra hau paraleloa da ezker paretarekin.

Pilota bat ontzat hartzeko frontisean eta kantxan jo behar du, baina, beti ere, marrek mugatzen duten eremuaren barruan.

Sakea honela egin behar da:

Pilota frontisera jaurti behar da, zuzenean zein ezker pareta ukitu ondoren, eta, jarraian, faltako marraren eta pasako marraren artean egin behar du punpa. Pilotak ez badu faltako marra gainditzen, txarra da, eta tantoa sakea egin duen jokalariak galduko du.

Pasako marra gainditzen badu, ordea, pasa da eta jokalariak sakea errepikatu beharko du. Bigarren sakean ere pasako marra gainditzen badu, tantoa galduko du. Pilotak pasako marra gainditzen duen ala ez ikusteko pasako epailea dago.

Tantoa joakoan dagoela, errebotean jotzen duten pilotak berriro eraman behar dira frontisera, bai airez, bai zoruan punpa egin ondoren.

Piloten ardura errebotetik gertuen dagoen epaileak izango du.

5. Atala Eskuzko jokamoldeen arau bereziak

57. artikulua

Ezker paretako frontoian jokatzen diren eskuzko jokamoldeei dagokienez, buruz buruko lehiaketak kantxa osoan edo lua t’erdian joka daitezke. Lau t’erdiko lehiaketetan, frontisean jo duen pilotak frontisetik 15,75 metro baino harago egiten badu punpa, falta izango da.

Pilota eskuaz jotzen denean, ezin da atxikirik egin, hau da, pilota jo egin behar da, ezin zaio pilotari eutsi. Pilota ezin da eskuan atxiki, ez airez ez punpa egin ondoren.

Pilotariak aurreko koadroetan, hau da, frontisetik gertu utzi nahi badu pilota, leun-leun bultza dezake. Dena dela, pilotariak ezin du inolas ere pilota eskuaz hartu.

Pilota eskuaz jo behar da; dena dela, eskumuturraz ere jo daiteke.

Pilotariak babes-elementuak jar ditzake eskuan pilotaren talka leuntzeko asmoz. Hala ere, ezin da ezer erabili pilota indar handiagoz jotzeko.

Pilota inadar handiagoz jotzeko asmoz eskuetan zerbait jarriz gero, partida gal daiteke. Epaile nagusiaren ustez piltai batek pilotaren abiada askartuko duen materialen bat badarabil, partida bertan behera utziko du, eta ustez araua hautsi duen pilotariak erabilitako materiala lehiaketa batzordera igorriko du. Azkenik, lehiaketa batzordeak erabakiko du egin beharrekoa.

6. Atala Zesta puntako jokamoldeen arau bereziak

58. artikulua

Partidak plaza irekiko frontoian (hiru jokalari taldeko), eta ezker paretako frontoian (binaka edo buruz buru) joka daitezke.

Sakea eta errebotea egitean ezin daiteke pilota xisteran atxiki. Pilotak frontisa, errebotea eta berriro frontisa jotzen duenean ere (punpa bakar bat egin ondoren) ezin izango da pilota xisteran atxiki.

Pilota xisteraz jo daiteke.

Pilota hartu eta jaurtitzen den unean, pilotariak frontoiko edozein zati uki dezake xisteraz edo gorputzaz, baina jendearen babeserako sareari heltzen badio falta izango da.

Pilotari batek pilota hartzera edo jaurtitzera doan pilotariaren xistera ukitzen badu, epaileak eten egingo du jokoa eta falta (nahita izan bada) edo berriz (nahigabe izan bada) adieraziko du. Erabakia hartzeko orduan, epaileak ez du aintzat hartuko traba jasan duen pilotariak pilota jaurti duen ala ez.

Plaza irekiko frontoian sakea ezin daiteke errebesez edo besagainez egin.

Ezker paretako pilotalekuan, banakako lehiaketan, sakeak ondorengo baldintzak bete behar ditu, kontrako kasuan falta izanik:

  • Sakearen punpa, frontisetik 42 metrora baino urrutiago eta 44 metrora baino gertuago egin behar daa
  • Sakearen punpa, ezker paretatik gutxienez 4 metrora egin behar da.
  • Pilotak ezin du ikutu ezkerreko horma aurrekoa ikutu baino lehen.

Jokamolde honetan ere, sakearen errestua, airez, bote azkarrean edo bote jarraian, ezin da egin, horrela egitekotan errestatzailearen falta izanik.

Hartu ondoren, pilotak xisteraren barruan punpa egiten badu xisteraren uztaitik gora irtenez, falta da. Pilota, xisteraren uztaia ukitu ondoren, barruan sartzen bada, ontzat hartuko da.

Pilota nola jaso, hala jaurtiko da; hau da, errebesez jasotzen bada, ezin da eskuinez jaurti, eta alderantziz. Dena del, pilota hartzeko eta jaurtitzeko eskuineko edo errebeseko posizioari eutsi arren, posizio horren barruan jaurtitzeko modua larregi aldatzen bada, falta da.

Jaurti aurretik pilota denbora gehiegi badago xisteran falta da, bai eta pilota jaurti baino lehen pilotaria bere lekutik gehiegi mugitzen bada ere.

Egoera horien gaineko erabakiak epaile nagusiak hartuko ditu, eta bere iritzia eztabaidaezina izango da. Batzuetan pilotariek xistera askatzen dute jokoaren erritmoa moteltzeko asmoz; epaileek zain egon behar dute hori saihesteko.

7. Atala Joko garbiko jokamoldeen arau bereziak.

59. artikulua

Maila guztietan, plaza irekian hiru jokalari arituko dira taldeko, eta bi ezker paretako frontoian. Pilotariek beren lekuak alda ditzekete.

Pilotariek ezin dute atxikirik egin, hau da, pilota xisteran gorde, ez sakean, ez eta tantoa jokoan dela ere.

Sakea ezin da errebesez egin.

Pilota xisteran indargetu behar da, baina ezin du zaratarik egin. Pilotak xisteran punpa egiten badu falta da.

5. Pilotariak

Amateurrak eta profesionalak

60. artikulua (Bereizketa)

Pilotari amateurrek eta profesionalek lizentzia desberdinak dituzte. Lizentzia jaso ahal izateko pilotariek zenbait betebehar dituzte; betebehar horiek guztiak federazioaren araudian daude zehatuta.

Afizionatuen artean lau kategori daude: kadete, jubenila, 22 azpikoa eta nagusia.

22-azpiko kategorian (pilotarien adina ezik) nagusi kategoriako arau berak erabiltzen dira lehiaketan.

Arauzko kategoria bakoitzean joka dezaketen pilotariei dagozkien adinak ondorengo hauek dira:

Kadetea: 15 eta 16 urte, jokoan den denboraldia bukatzen den urtean beteak.                   

Jubenila: 17 eta 18 urte, jokoan den denboraldia bukatzen den urtean beteak.

22 azpikoa: 19,20 eta 21 urte, jokoan den denboraldia bukatzen den urtean beteak.

Nagusiak: 22 urte edo gehiago, jokoan den denboraldia bukatzen den urtean beteak.

Pilotari bati dagokiona baino goragoko kategorian jokatzea onartzen da. Beheragoko kategorian berriz, ez da onartzen. Era berean, lehiaketa bateko jokamolde bakoitzean, pilotari batek kategoria bakar batean parte har dezake.

61. artikulua (Elkarrekin jardutea)

Pilotari amateurrek ezin dute partidarik jokatu profesionalekin, ezta jaialdi berberean ere. Dena dela, eta salbuespen gisa, federazioak baimena eman dezake, baina, beti ere, pilotarien kirol elkarte edo klubaren adostasuna izanda. Baimenik ez badago, epaile nagusiak bertan behera utziko du partida.

 

Jantziak

62. artikulua (Deskribapena)

Talde edo bikote kide guztiek ondoren zehaztiko ditugun jantziekin jendaurreratu behar dute (beroketa ariketetan, partidan, sari banaketan,...).

  • Manga laburreko kamiseta. Giro hotza denean, manga lizeko jertseak edo txandalak erabil daitezke. Jantzi horiek aldi baterako edo partida osoan zehar erabil daitezke, beti ere, taldeko kide guztiek jantzi berdinak erabiltzen badituzte. Kamisetaren beheko aldea nahitaez sartu behar da galtzetan.
  • Galtza luzeak. Emakumezkoek aukeran dute galtzak edo gona erabiltzea.
  • Kirolerako zapatilak
  • Gerrikoa. Jarraian aipatuko ditugun irizpideak betetzen dituen pilotariak (edo taldeak) jantziko du gerriko gorria (garrantzi gehien duenetik gutxien duenera aipatuko ditugu): kirol-maila handiena duena. bisitraia eta, azkenik, adinez zaharrena. Esatariak gerriko gorria duen taldea edo pilotaria aipatuko du lehendabizi.
  • Eskumuturrekoak eta ileari eusteko zintak erabil daitezke, baina buruan ezin da txanorik edo beste jantzirik jarri. Salbuespen bakarra plaza irekikoa da, izan ere, kasu honetan txapela erabil daiteke.

Ondorengo jokamoldeetako pilotariek nahitaez erabili behar dute kaskoa:

  • Trinketeaan: larruzko paleta eta sarea.
  • Ezker paretako frontoiaa: larruzko paleta, pala motza, joko garbi, pala edo ohizko pala, zesta punta eta erremontea.

Ondorengo jokamoldeetako aurrelariek nahitaez erabili behar dituzte babez betaurrekoak:

  • Trinketean: gomazko paleta, pala zabala, larruzko paleta eta sarea.
  • Ezker paretako frontoian: gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza eta joko garbi.

Hildakoren bat dela-eta dolu ezaugarriren bar eramatekotan, pilotariek dolu-xingola beltsa jarri ahal izango dute eskuineko mangan.

Babes-jantziak ere (ukondoko babesak, baelaunetako babesak...) erabil daitezke, baldin eta begin bistan daudenean gainerako jantzien kolore berberak badituzte.

Pilotarien jantziek zuriak edo gerrikoaren kolorekoak izan behar dute. Galtzetan eta gonan izan ezik (erabat zuriak izan behar dute), beste jantzi guztietan bi koloreak nahas daitezke (gorria-zuria, urdina-zuria). Pilotarien jantziek ezin dute beste kolore batekoak izan; dena dela, badago salbuespen bat: kolore hori jantzietako publizitatearen zati denean. Talde edo bikote bateko guztiek berdin jantzita egon behar dute une oro (jantzietako markaren logoa, kontratatutako markaren logoa eta kluba edo ordezkatzen duten anagramaren logoa salbu).

Pilotariaren kamisetaren atzealdean pilotariaren izena edo pilotariak ordezkatzen duen erakundearena jar daiteke, baina, beti ere, koloreei buruz aurrerago aipatu duguna errespetatuz.

Telebistaz eskaintzen diren partidetan, talderen batek nahitaez jantzi behar du gerrikoaren kolore berbereko kamiseta.

Partidara jantzi egokiekin aurkeztu ezean, pilotariak zigorra jaso dezake.

Federazioak edozein jantzi mota homologatzeko eskumena dauka, bai eta egokitzat hartzen ez dituenak ez onartzeko ere.

 

Jarrera

63. artikulua (Jokabidea)

Jokalariek erabat errespetatu behar dituzte kideak, epaileak, aurkariak eta ikusleak. Halaber, pilotalekua eta jokorako materiala ere behar bezala eraili behar dituzte.

 

6. Entrenatzaileak eta epaileak

Entrenatzaileak

64. artikulua (Zeregina)

Partidetan pilotariek entrenatzaile baten laguntza izan dezakete. Talde bakoitzak entrenatzaile bakarra izan dezake.

65. artikulua (Kokapena)

Entrenatzaileek kokagune berezia izango dute, pilotariekin erraz hitz egiteko aukera izan behar baitute. Dena dela, entrenatzaileek tantoen arteko etenaldietan baino ezin dute hitz egin pilotariekin. Babes-sarea badagoo, entrenatzaileak sarearen atzealdean jarriko dira.

Ezker paretako frontoietan, kontrakantxaren atzealdean jarriko dira (kanpoaldean); gerriko urdinez jakatzen duen taldearen entrenatzailea gerriko gorriz jokatzen duenarena baino errebotetik gertuago jarriko da.

Trinketeetan sarearen atzeko muturrean jarriko dira; gerriko urdinez jokatzen duen taldearen entrenatzailea gerriko gorriz jokatzen duenarena baino errebotetik gertuago jarriko da.

66. artikulua (Jokabidea eta jarraipena)

Partida jokoan dela, entrenatzaileak ezin dira kantxan sartu, ez eta partidarako prestatutako pilotak ukitu ere.

Entrenatzaileei buruzko datuak aktan jasoko dira partida hasi aurretik.

 

Epaileak

67. artikulua (Definizioa)

Epaileek agintzen dute joko-eremuan, eta epaileen erabakiak eztabaidaezinak dira.

68. artikulua (Eginkizuna)

Epaile bat baino gehiago badago, euretariko bat epaile nagusia izango da. Epaile nagusiaren iritziak izango du lehentasuna laguntzaileenaren aurrean.

Tantoa ez da amaituta egongo harik eta epaile nagusiak adierazi arte. Tantoa amaitu del adierazteko epaileak besoa altxatu beharko du. Epaileak goian eutsiko dio besoari jokoa gelditu arte.

Joko zuzenei buruzko arau bereziek joko horietan epaileek aintzat hartu behar dituzten ezaugarri berezien berri ematen digute. Hona hemen zeharkako jokoetan izan behar den epaile kopurua: ezker paretako frontoiko eta plaza irekiko jokamoldeetan bi epaile, eta trinketean bat.

Partidan zehar, epaile nagusial epaile laguntzailea ordezka edo bazter dezake.

Epaile nagusia, ordea, min hartu dagoenean baoino ezin da ordezkatu.

Epaileek berehaka eman behar dute erabakien berri. Zalantzan egonez gero, epaile nagusiarekin elkartu eta hartu beharreko erabakiari buruz eztabaida dezakete.

Epaileek ez dute partidan zehar jokalariekin edo ikusleekiin erabaki eztabaidagarriren bati buruz eztabaidatuko, ez eta erabakia justifikatu, arrazoitu edo azalduko ere (esaterako, jokalariei edo ikusleei pilotak non egin duen punpa adierazi eta horrelakoak).

Partidan zalantzazko jokaldiren bat badago, eta ez eteteko erabakia hartzen badute, erabakiak irmoa izan behar du, eta "segi" esanez jakinaraziko diete jakalariei.

Epaileen ardura da partidan zehar jokalarien eta partidaz kanpoko pertsonen artean harremanik ez izatea; hala gertatuz gero, epaileak kargu hartuko dio pilotariari.

Tantoen arteko etenaldietan epaileek arrtea handiz zainduko dituzte pilotak pilota nahita buzti edo apur ez dezaten.

Epaile laguntzaileek pilota, erreminta, jantzi nahiz pilotarien gaineko irregulartasun guztien berri emango diote epaile nagusiari.

Pilotariak araudiak zehaztutako jantziekin aurkezten direla bermatu behar dute epaileek; bestela ez diete parte hartzen utziko harik eta janzki egokiak jantzi arte. Partidan zehar jokalari batek arauak hausten dituenean edo ikusleekin, aurkariekin edo epaileekin jarrera desegokia daukanean, edo kirolaren aurkako jarreraren bat badauka (txu egitea, irainak esate,...), epaile nagusiak jandaurrean ohartaraziko du jokalaria (behar adina aldiz), guztiek izan dezaten ohartarazpenaren berri. Gainera, aktan jaso bejarko ditu nahitaez ohartarazpen guztiak; ondoren, akta Federazioaren esku utziko du.

Hirugarren ohartarazpena jasoz gero, disziplina espedientea irekiko da.

Partidan zehar epaileek arreta handiz kontrolatuko dituzte jantziak eta erremintak. Pilotariek ezin izango dituzte oinetakoak, bereizgarriak, jantziak edo kaskoak kendu.

Araudiaren arabera, epaileek alkandora edo polo zuria, galtza, jertsei eta galtzerdi urdinak (itsas urdina) eta zapata beltzak jantzi behar dituzte. Pilotariek kaskoa eraman behar duten jokamoldeetan, epaileek ere derrigorrez erabili behar dute (kolore zurikoa).

 

ERANSKINA

 

1. PILOTALEKUEN NEURRIAK

PLAZA IREKIKO FRONTOIA

 

TRINKETEA

1. FRONTISA

(1) Frontisaren zabalera

950

(2) Zorutik frontiseko goiko txaparainoko altuera

850

(3)Zorutik goiko sare edo mugarainoko altuera

950

(4)Kantxaren zabalera

800

 

2. ERREBOTEA

(1) Zorutik erreboteko eta alboetako hormetako txapara arteko altuera 550
(2) Erreboteko sarearen eta eskuineko hormaren arteko distantzia 100
(3) Erreboteko sarearen eta ezkerreko taularen arteko distantzia 100

 

3. XILOA ETA FRAILEA

(1) Xiloaren zabalera, kanpoaldean

60

(2) Xiloaren altuera, kanpoaldean

60

(3) Xiloaren zabalera, barrualdean

30

(4) Xiloaren altuera, barrualdean

30

(5) Xiloaren sakonera

30

(6) Xilotik beheko txaparainoko tartea

40

(7) Xilotik frailerainoko tartea

40

(8) Zorutik frontiseko beheko txaparainoko altuera

80

(9) Frailearen zabalera

45

 

4. TAULA

(1) Taularen zabalera

155

(2) Taularen altuera, beheko aldean

190

(3) Sarearen altuera, beheko aldean

100

(4) Sarearen zabalera

85

(5) Taularen malda

18º

 

5. EZKER PARETA

(1) Frontisetik erreboterainoko distantzia

2850

(2) Frontisetik erreboteko taularainoko distantzia

2720

(3) Ezkerreko saretik erreboteko taularainoko distantzia

200

(4) Ezkerreko saretik erreboteko taularainoko distantzia

330

(5) Eskuz sakeko faltako marra

1750

(6) Frontisetik ezkerrko sarerainoko distantzia (eskuz)

725

(7)Frontisetik ezkerreko sarerainoko distantzia (erreminta)

450

(8) Belarrien zabalera

450

(9) Zorutik erreboteko eta alboetako hormetako txaparainoko altuera

550

 

6. OINPLANTA

(1) Punpako marra eskuzko jokamolde sakerako

850

(2) Sakeko marra gomazko paletarako

1500

(3) Faltako marra eskuzko jokamoldeen sakerako

1750

(4) Sakeko marra larruzko paletarako eta sarerako

2000

(5) Falta-erdiko marra

250

 

EZKER PARETAKO FRONTOIA

1. EZKER PARETAKO FRONTOI MOTZA

2. EZKER PARETAKO FRONTOIN LUZEA

 

2. PILOTAK

1. Plaza irekiko frontoia

Jokamoldea

Maila

Kiskiaren pisua

Pisua guztira

Diametroa

Laxoa

Kadeteak

25-35

100-115

60-62

Gazteak

35-45

115-130

63-65

Nagusiak

35-45

115-130

63-65

Errebotea

Kadeteak

15-18

110-115

60-62

Gazteak

18-20

115-125

62

Nagusiak

20-25

130-140

64

Eskuz

Kadeteak

22-23

92-94

57-60

Gazteak

23-24

94-96

58-60

Nagusiak

24-25

95-97

59-60

Gomazko paleta (betea)

Kadeteak

Puntu biribila horia

54-56

47-50

Gazteak

Nagusiak

Larruzko paleta

Kadeteak

17

52-54

48-50

Gazteak

Nagusiak

Pala motza

Kadeteak

30-32

98-100

 

Gazteak

Nagusiak

Joko garbi

Kadeteak

24-30

108-110

60

Gazteak

32-35

120-125

64

Nagusiak

32-35

120-125

64

Zesta punta

Kadeteak

35-45

115-120

 

Gazteak

50-65

128-130

Nagusiak

50-65

128-130

 

2. Trinketea

Jokamoldea

Maila

Kiskiaren pisua

Pisua guztira

Diametroa

Pasaka

Kadeteak

kiskirik gabe

235-245

 

Gazteak

Nagusiak

Eskuz

Kadeteak

22-23

92-94

57-60

Gazteak

23-24

94-96

58-60

Nagusiak

24-25

95-97

59-60

Gomazko paleta (betea)

Kadeteak

Puntu biribila horia

55

47-50

Gazteak

Nagusiak

Pala zabala

Kadeteak

kiskirik gabe

35-40

 

Gaztek

Nagusiak

Larruzko paleta

Kadeteak

15-18

50-52

48-50

Gazteak

Nagusiak

Sarea

Kadeteak

18

78

55

Gazteak

18

80

Nagusiak

20

82

 

3. Ezker paretako frontoia

Jokamoldea

Maila

Kiskiaren pisua

Pisua guztira

Diametroa

Eskuz

Kadeteak

26-28

90,0-95,0

59-61

Gazteak

28-30

95,1-101,0

60-62

Nagusiak

30-33

101,1-107,0

62-64

Gomazko paleta

Kadeteak

Puntu biribila horia

55

47-50

Gazteak

Nagusiak

Larruzko paleta

Kadeteak

15-18

50-52

48-50

Gazteak

Nagusiak

Pala motza

Kadeteak

34-38

85-90

56-58

Gazteak

Nagusiak

Joko garbi

Kadeteak

24-30

103-105

59-61

Gazteak

35

120-125

62-64

Nagusiak

35

120-125

62-63

Zesta punta

Kadeteak

80-90

110-120

62

Gazteak

90-100

120-125

63-64

Nagusiak

100-108

125-130

63-64

Erremontea

Kadeteak

76

115-117

61-63

Gazteak

Nagusiak

Zesta punta

Kadeteak

50-65

108-115

60-62

Gazteak

Nagusiak

 

3. SAKERAKO DISTANTZIAK ETA TANTEOA

1. Plaza irekiko frontoia

Jokamoldea

Maila

Sakea

Jokoaren mugak

Tanteoa

Punpa

Falta

Pasa

Bote luzea

Kadeteak

Ikus arau bereziak

10 joko

Gazteak

Nagusiak

Mahai jokoa

Kadeteak

Ikus arau bereziak

13 joko

Gazteak

Nagusiak

Laxoa

Kadeteak

Ikus arau bereziak

9 joko

Gazteak

Nagusiak

Errebotea

Kadeteak

Ikus arau bereziak

13 joko

Gazteak

Nagusiak

Eskuz

Kadeteak

librea

13m

25m

 

30

Gazteak

15m

30m

Nagusiak

15m

30m

Gomazko paleta

Kadeteak

22.5m

15m

35m

 

35

Gazteak

Nagusiak

Larruzko paleta

Kadeteak

25m

15m

45m

 

40

Gazteak

Nagusiak

Pala motza

Gazteak

25m

20m

45m

45

Nagusiak

Joko garbi

Kadeteak

librea

20m

45m

45m

45

Gazteak

22.5m

50m

50m

50

Nagusiak

22.5m

50m

50m

Zesta punta

Kadeteak

librea

25m

70m

70m

35

Gazteak

30m

80m

80m

40

Nagusiak

30m

80m

80m

45

 

2. Trinketea

Jokamoldea

Maila

Sakea

Tanteoa

Punpa

Falta

Erdia

Pasaka

Kadeteak

Ikus arau bereziak

13 joko

Gazteak

Nagusiak

Eskuz banaka

Kadeteak

8.5m

17.5m

Ez dago

30

Gazteak

35

Nagusiak

40

Eskuz binaka

Kadeteak

 

17.5m

40

Gazteak

45

Nagusiak

50

Gomazko paleta

Kadeteak

13m

15m

50

Gazteak

15m

17.5m

50

Nagusiak

15m

17.5m

50

Pala zabala

Kadeteak

15m

15m

2.5m

30

Gazteak

Nagusiak

Larruzko paleta

Kadeteak

20m

20m

2.5m

40

Gazteak

Nagusiak

Sarea

Kadeteak

15m

17.5m

2.5m

40

Gazteak

18m

20m

Nagusiak

20m

20m

 

3. Ezker paretako frontoia

Jokamoldea

Maila

Sakea

Tanteoa

Punpa

Falta

Pasa

Eskuz binaka (afizionatuak) eta banaka

Kadeteak

10.5m

14m

24.5m

22

Gazteak

14m

22

Nagusiak

14m

22

Eskuz binaka

Profesionalak

15.75m

14m

24.5

22

Eskuz, 4 eta 1/2

Kadeteak

12.25m

10.5m

17.5m

22

Gazteak

14m

22

Nagusiak

14m

22

Gomazko paleta, neskak

Kadeteak

14m

14m

24.5m

30

Gazteak

17.5m

Nagusiak

21m

Gomazko paleta, mutilak

Kadeteak

17.5m

14m

24.5m

30

Gazteak

21m

Nagusiak

24.5m

Larruzko paleta

Kadeteak

28m

14m

24.5m

30

Gazteak

31.5m

35

Nagusiak

33m

35

Pala motza

Gazteak

31.5m

14m

24.5m

40

Nagusiak

33m.

Joko garbi

Kadeteak

24.5m

14m

24.5m

40

Gazteak

28m

Nagusiak

28m

Pala edo ohizko pala

Gazteak

44m

16m

28m

45 binaka 35 banaka

Nagusiak

Zesta punta

Kadeteak

36m

16m

28m

30 binaka 25 banaka

Gazteak

40m

35 binaka 25 banaka

Nagusiak

40m

35 binaka 25 banaka

Erremontea

Kadeteak

36m

16m

28m

35 binaka  30 banaka

Gazteak

44m

40 binaka 35 banaka

Nagusiak

44m

40 binaka 35 banaka

 

4. JOKAMOLDE ZAHARRAK

Antzina euskal pilotan garrantzi handia izan zuten bi jokamolderi buruzko xehetasunak azalduko ditugu jarraian. Aipatu beharra dago,  bestalde, bi jokamolde hauen bilakaeratik sortu zirela gaur egungo jokamoldeak.

1. Bote luzea

Eremu irekian joaktzen da. Bote luzean joatzeko ez da hormarik behar. Zenbat eta zorua gogorragoa eta lauagoa izan hobe, izan ere, horrela pilotak hobeto egingo du punpa. Dena dela, ez da nahitaezkoa,  gehienetan airez errestatzen bait da; horrela, bada, foroldioz edo belar txikiz estalitako lurzoruan ere joka daiteke.

Eskuarki joko-eremua errektangeluarra izaten da, 55-60 metro luze eta 12-15 metro zabal. Botarria joko-eremuaren mutur batean jartzen da (ikus irudia). Botarritik 30 metrora, joko-eremua bi zatitan banatzen duen zeharkako marra bat markatzen da. Sakerako eremua botarriaren eta erdiko marra horren arteko eremua da. Errestoko joko-eremua, ordea, erdiko marra horren eta joko-eremuaren atzealdearen artekoa. Zenbaitetan joko-eremua aldapatsua izaten da; orduan, botarria joko-eremuaren beheko aldean jartzen da. Bestalde, joko-eremu guztiak ez dira erabat errektangeluarrak izaten.

Talde bakoitzeko sakatzailea beti izango da jokalri berbera. Plaza estuetan hiru errestatzailerekin, edo baita birekin ere, joka daiteke.

Mendian botarria harri lau bat izan ohi da. Herrietan, berriz, errebotean erabiltzen denaren antzekoa erabiltzen da, baina azala ez da hain okertua izaten. Herrietan, botarria plazaren mutur batean jartzen da.

Sakatzaileak pilota eskuaz hartu eta botarrian egin behar du punpa; ondoren, jaurti egingo du aurkarien joko-eremuan egin dezan punpa. Pilotak joko-eremuko erdiko marra gainditu behar du, eta ezin izango du alboetako mugetatik kanpo egin punpa, ez eta atzealdeko marratik kanpo ere; izan ere, hori gertatuz gero, pilota jaurti duen taldeak falta egin eta kintzea galduko du. Sakea ezin daiteke besagainez egin; beso zeharrez (alboz) edo azpitik egin behar da. Sakea egin baino lehen, aurkarien joko-eremuan, hau da, eskas edo erdiko marratik harago, ezin daiteke jokalaririk sartu.

Pilota errestatzera doan jokalariak airez edo lehenengo punpan errestatu behar du pilota, eta, jarraian, sakea egin duen taldearen joko-eremura eramango du. Erresto hori sakeko joko-eremuko beste jokalari batek errestatuko du, eta horrela jarraituko dute harik eta jokalariren batek pilota aurkarien joko-eremura eramatean falta  egin arte. Piloteoa airez nahiz lehenengo punpa egin daiteke.

Jokalariren batek jaurtitako pilotak joko-eremuko mugetatik kanpo egiten badu punpa, falta egingo du eta, ondorioz, bere taldeak kintzea galduko du.

Pilotak atzealdeko marra gainditzen badu (sakea salbu), kintzea izango da pilota jaurti duen taldearentzat.

Jokalaria airez edo lehenengo punpan jotzen saiatzen denean, pilotak aldi berean gorputzeko bi ataletan jotzen badu, berjes izeneko falta egiten du eta bere taldeak kintzea galtzen du. Gauza bera gertatuko da berak errestatutako pilotak taldekideren bat jotzen badu, bai airez bai lehenengo punpan.

Pilotariren batek joko-eremuaren barruan gelditzan badu polota, pilota gelditu duen guenan arraia bat markatzen da.

Pilotak joko-eremuko alboko mugak zeharkatzen dituen gunean ere, beit ere, pirritaka badoa eta ez airetik (falta izango litzateke), arraia markatzen da.

Arraiak erdiko marraren alde batean zein bestean egiten dira; edo beste era batera esanda, bi taldeek egin ditzakete.

Arraia kintze "diferitua" da, izan ere, ez da egiten denean zenbatzen; jokatu egingo da eta taldeek joko-eremu aldaketa egiten dutenean zenbatuko da, erdiko marra arraia markatu den tokiraino aldi baterako lekualdatu ondoren. Beraz, irudimenezko marra da, eta benetako erdiko marrarekin paraleloa; arraia ondoren desaggertu egiten da.

Normalean partidak hamar jokotara jokatzen dira. Bi arraia markatuta daudenean aldatuko dute joko-eremua jokalariek, edo, arraia bakarra dagoenean, baldin eta bi taldeetako batek 40 tanto baditu.

Pilotak plekako jakoetako eskuzko jokamoldeetakoak baino motelagoak dira. Arean txikiagoak ere badira, bai eta arinagoxeak ere (bost bat gramo gutxiago).

2. Mahai-jokoa

Bote luzearen aldaera da; mahai jokoan ere eskuz jokatzen da, eta bai batak bai besteak arau berberak dituzte. Dena dela, bi berezitasun ditu: sakea egiteko gunea eta sakea egiteko era. Botarria ez dago atzealdean, plazaren erdialdean baino, eta lau hankadun mahai errektangeluarra da.

Joko-eremua 50-60 metro luze eta 18 bat metro zabal izan ohi da. Erdiko marrak neurri bereko bi zatitan banatzen du joko-eremua. Batzuetan horma bat izaten da bi muturretako batean. Hormaren bat dagoenean, errebotean bezala, "horma" eta "errebotea" jokaldiak egiten dira.

Pilotak beste jokoetakoak baino handiagoak dira, eta 160 bat gramoko pisua izaten dute. Oro har, 5 jokalari izaten dira taldeko, baina, zenbaitetan, konpurua aldatu egin daiteke plazaren neurrien arabera.

Sakea egiten duena mahaitik 5,50 metrora jartzen da; erdiko marraren bi muturretan taldekide bana jartzen dira, eta beste biak joko-eremuaren atzeko aldean. Errestatzaileak erdiko marra gainditu behar du sakea errestatzean.

Sakatzaileak xuabe botako du pilota eskuaz mahaian egin dezan punpa (aurrerago aipatutako 5,50 metroko distantziatik); ondoren, errestatzaileak pilota eraman beharko du. Pilotak mahaiaren ertzetan jo dezake pilotak ezusteko norabidea hartu eta errestatzailea ezustean harrapa dezan. Errestatzaileak mahaitik 10 metrora egon behar du.

Hala ere, sakea egitean pilota sakatzailearen joko-eremura badoa (alboetako ertzetan jo beharrean aurrealdeko ertzean jo duelako), falta izango da. Tantoa jokoan dela, pilotak mahaia jotzen badu, tantoa bi eratara buka daiteke: kintzean edo pasoan.

Partida 13 jokotara jokatzen da.

Mahai-jokoan ere arraiak bi taldeen joko-eremuetan egin daitezke, eta bote luzean eragiten dituzten aldaketa berberak (joko-eremu aldaketa) eragiten dituzte. Bote luzean bezala, mahai jokoan ere, pilotari batek eramandako pilotak beste taldekide bat jotzen duenean edo pilota bi aldiz jarraian jotzen duenean ere berjes falta da.