aurkezpena
lizentzia
txapelketak
selekzioa
EHPK zirkuitua
agiriak
materiala
araudia
foroa
babesleak

EUSKAL KOMUNITATEEN 1. NAZIOARTEKO TXAPELKETA

TXAPELKETAREN KRONIKA

Txapeleketaren hasieran planteatu ziren helburu guztiak gainditu dira. Alde batetik partaidetza altua izan delako (18 bikote) eta beste aldetik partidu gehienetan maila ona ikusi delako.

Horrezaz gain partaideen artean mundialetan parte hartu duten pilotari nahiko zirelako; Ezponda anaiak (4 aldiz mundialistak Venezuelarekin), Kepa Roncal (mundialista Venezuelarekin), Diego Navas (mundialista Venezuelarekin), Javier Gardó (mundialista Kubarekin) eta Martin Ibarra (EH),

Aste honetako txapelketan modalitate ezberdinak ere aurkeztu dira Lapurdiko pilotari batzuekin : Pasaka, xare, joko garbi eta Bote Luze (Christian eta Fabien Mendiboure, Eñaut Alfaro eta Harri Idoate-ren parte hartzearekin).

Venezuelako neska eta mutil pilotari gazteak ere present egon dira pilota talde bat sortu baita duela 10 hilabete Kubako Javier Gardó entrenatzaile dutelarik. Modalitate ezberdinak dituzte lantzen hala nola esku pilota eta pala, baina zailtasunekin aritu behar dira material eskasa gatik (pilotak, loturak egiteko materiala, palak, oinetakoak…)

Azpimarratu behar da pilotari guztien jarrera eta zintzotasuna txapelketan parte hartzeko eta ikuslegorekin egindako harremanak.

Finalei dagokionez, uste baino askoz lehiatuago izan da txapelketa batez ere paleta gomako maila guztietan. Nesketan ligan 30-29 galdu arren Agirre - Otegi txapeldun gazteak berrindartu ziren eta finalean zuten onena atereaz 30-21 irabazi zieten EHPKko beste ordezkariak ziren Randez-Tijero bikote sendoari.

Helduen mailan lehia oso estua izan zen batez ere partiduaren hasiera arte; Alfaro-Ibarra bikotea 13-6 aurreratu zen baina Navas-Uzkanga bikoteak buelta eman zion markagailuari 15-14ko emaitza ezarriz. Hortik aurrera partidu asko gogortu eta luzatu zen inork emore ematen ez zuelako eta tenperatura 35 gradu ingurukoa zelako. Bukaeran Iparaldeko Alfaro eta hegoaldeko Ibarra Nagusitu ziren emozioz betetako finalean. Beteranoetan berriz, espero zen bezala Venezuelako Gorka eta Gaizka Ezponda Anaiak nagusitu ziren EHPKko ordezkarien aurrean 30-25 emaitzaz partidu polit eta entretenigarri baten ondoren. Goraipatu behar da aurrelariaren jokua eta jokorako abilezia.

Bukatzeko, larruz paletako finalean ezagun zahar batzuk egin zuten topo finalean; Javier Gardó kubatarra eta Martin Ibarra elkarren kontra 1988ko mundialean ere elkarren kontra arituak izan zirelako. Modu berean, Mikel Letamendia Gipuzkoarrak eta Ibarra Nafarrak ere berriz ere egin zuten topo Euskal Herrian hainbat alduz elkaren kontra aritu eta gero. Finalean ez kolorerik izan Kubatarra eta Gipuzkoarra ezer nagisitu zirelako Ibarra- Retegi bikotearen aurrean. Joku Gardóren kolpeari esker menderatu zuten eta galtzaileek egun txarra izan zutenez markagailuan alde handia islatu zen 35-12).

Azkenik aipatu behar da finalak amaitutakoan afari bat ospatu zela giro ederrren Valenciako Euskal Etxean eta halako proiektuak garatzeko konpromezua hartu zela Euskal kirola eta kultura eta kirola garatzeko.

EMAITZAK :

>> Larruz paleta

Ander Letamendia – Javier Gardó (Valenciako eusko etxea) 35

Luis Mari Retegi – Martin Ibarra (E.H.P.K.) 12

>> Gomazko paleta

HELDUAK

Eñaut Alfaro – Martin Ibarra (E.H.P.K.) 30

Diego Lana – Urko Uzkanga (Los Castoreseko Euskal etxea) 22

MASTER

Juanjo Antxa – Luis Mari Retegi (E.H.P.K.) 25

Gorka Ezponda – Gaizka Ezponda (CARACASEKO eusko etxea) 30

 

>> Gomazko Paleta Neskak

Garbiñe Tijero – Miren Randez (E.H.P.K.) 21

Iera Agirre – Maider Otegi (E.H.P.K.) 30

Javier lazo, Gurutzne Bilbao eta Julen Zelaia Neska Txapeldunekin (Iera Agirre eta Maider Otegi)

Uzkanga Anderea, Gurutzne Bilbao eta Illargi Uzkanga Master Txapeldunekin ( Ezponda anaiak, Gaizka eta Gorka)

Illargi Uzkanga eta Gurutzne Bilbao Helduen Txapeldunekin ( Martin Ibarra eta Eñaut Alfaro)

Illargi Uzkanga eta Gurutzne Bilbao Larruz Paletako Txapeldunekin ( Javier Gardó eta Ander Letamendia)

Sari banaketa, pilotari eta zaletuekin