|
NAFARROA ETA EUSKADIKO PILOTA FEDERAZIOAK EUSKAL HERRIKO PROIEKTUEN AURKA
Euskadiko Federazioa Espainiako federaziotik berezi ondoren eta urte batzuk isolotatua egon eta gero nafarroako Belate Elkartea eta Iparraldeko Ligarekin 2.001 eta 2.004 urte bitarteko denboraldiak gauzatu zituen. Urte horietan Euskadiko Federazioaren etsai amorratua zena, Nafarroako Federazioak kendu zion 2.002ko mundiala Euskadiko Federazioari eta urte horretan Iruñean jokatu zen Mundialean Euskadiko Selekzioaren partaidetza galerazi zuen besteak beste (gogoratzekoak dira nafarroako zuzendritzako batek Euskadiko presidenteordeari egindako isekak inagurazio egunean).
Aipatutako denboraldietan Euskal herri osoko erakunde amankomun bat definitu eta eratzeko hainbat bilera egin ziren 3 erakunden artean; Euskadiko Federazioa, Iparraldeko Liga eta Nafarroako Belate Elkartea. Bilera guztietan Euskadiko Federazioak jarri zituen mota guztietako trabak gainditu ziren eta fundazioa sinadura egiteko tenore iritsi zenean atzera egin zuen “proiektu ez zuela ikusten” argudiatuz.
Euskal Herriko Pilota Konfederazioa (EHPK) 2004ko ekainean publikoki aurkeztu zen eta Euskal federazioek egiten ez dituzten proiektuak burutzea du helburu; Euskal Lizentzia bakarra Euskal herria osoan balio duena gauzatu, Euskal herri osoko txapelketak antolatu eta benetazko Euskal Selekzioa sustatu. EHPK aurkeztu zenetik aldaketa garrantzitsu bezain harrigarri bat eman zen Euskal Pilota afizionatuan; Nafarroako eta Euskadiko federazioak etsai amorratuak eta etengabeko irainak elkarri egitetik bidelagunak izatera igaro ziren gauetik egunera EHPKren proiektuen aurka egiteko.
Horrezaz gain Iparraldeko Ligak eta EHPK akordio bat egin zuten lizentzia elkarri onartzeko eta txapelketa proiektu amankomunak gauzatzeko. Honen Aurrean Txema Aldamiz Euskadiko Federazioko buruak kritikatu zuen Adrien Camino Ligako Presidentea egindako aurrera pausua apurtu nahiean. Hor ikusten da Txema Aldamizen jarrera; Euskal Pilota batzeko saiakerak zapuztu eta berak bere aldetik deus ez egin. Are gehiago, Euskal Selekzioa ukatzen duen Nafarroako Federazioaren ondoan jarri da EHPKren aurka egiteko.
Euskal Herriko proiektuen aurka jarraituz, Txema Aldamizek EHPK erakundeak egiten dituen Euskal Lizentziaren kontrako mehatxuak egin ditu; ilegala dela erran du eta tramitu dituzten guztiak Euskadiko txapelketa ofizialetatik kanpo utziko zituela mehatxatu ditu. Gauza bera egin du EHPKk antolatzen dituen txapelketen partaideen kontra, parte hartzeagatik.
EHPKk antolatzen dituen Euskal Herriko proiektuen kontrako zoramenarekin jarraituz, Euskadi eta Nafarroako Federazioek eta Euskal Herriko txapelketa faltsuak antolatzeari ekin doite EHPKren lana itzaltzeko. Txapelketa horiek faltsuak dira bakarrik hego Euskal Herrikoak direlako. ¿denok ez al dira euskaldunak?, ¿Zergatik ez probestu EHPKren izaera benetazko E.H.ko txpelketak egiteko?. Bukatzeko Euskal Selekzioa erabat ahaztua dute, horretan sinistu ez eta benetazkoa osotzeko gaitasunik ez dutelako.
Egoera lotsagarri eta jasanezinaren aurrean EKPK aztertzen ari da salaketa bat jartzea Txema Aldanizen kontra erakunde pribatu baten jardueeran sartzeagatik eta pilotariei egindako mehatxuengatik. Horrezaz gain exijitzen dio 2.001 batean Euskadiko Federazioaren asanbladan hartutako akordioa bete dezala; Euskal Herri osoko erakunde baten partaide izatea.
Egoera hau konpontzeko eta martxan dauden rpoiektuak gauzatzeko EHPK publikoki azaltzen du prest dagoela euskal pilotan aritzen diren erakunde guztiekin bihartik aurrera lan egin eta behar diren akordioak gauzatzeko .
Sinatua:
Martin Ibarra
EUSKAL HERRIKO PILOTA KONFEDERAZIOA - LEHENDAKARIA
|