aurkezpena
lizentzia
txapelketak
selekzioa
EHPK zirkuitua
agiriak
materiala
araudia
foroa
babesleak

EUSKAL HERRIKO PALETA GOMA TXAPELKETA 2.006

(JOSETXO GAMIOREN OROIMENEZ)

CAMPEONATO DE EUSKAL HERRIA DE PALETA GOMA 2.006

(MEMORIAL JOSETXO GAMIO)

2.006 EMAITZAK

Josetxo Gamio

FINALISTAK

3. MAILA: BIDEGAIN – I MAZ / OTEGI I - AMENABAR

2. MAILA: SARASTI - AMENABAR / MARTINEZ - GARRUTX0

1. MAILOA: ANTXORDOKI I - TXOPERENA II / SANTESTEBAN - TELLETXEA

 

EUSKAL HERRIKO II. PALA TXAPELKETA IREKIA

Gomazko pilotarekin

Josetxo Gamio-ren oroimenez

EMAITZAK

Hiru hilabete t´erdi jokatzen ibili ondoren atzo larunbata bukatu zen Euskal Herriko II. Pala txapelketa irekia gomazko pilotarekin GIRIZIA elkartea eta EHPK ( Euskal Herriko Pilota Konfederazioak ) antolatutakoa besteak beste, Udalaren babesarekin. Aurtengo edizio honetan, 69 bikotek hartu dute parte hiru mailetan banatuta eta ez dago zalantzarik maila handiko txapelketa izan dela. Finalen emaitzak hauek izan dira:

3. maila: BIDEGAIN – IMAZ ( 30 ) / OTEGI I – AMENABAR ( 17 )

2. “ SARASTI – ROTETA I (30) / MARTINEZ – GARRUTXO ( 27 )

1. “ ANTXORDOKI I – TXOPERENA I II (26) / SANTESTEBAN – TELLETXEA (30)

Finalak hirugarren mailako finalarekin hasi ziren eta bertan, faborito nagusiak, Bidegain eta Imaz atera ziren garaile. Partidu osoa aurretik ibil ziren eta bukaeran nahiko erraz irabazi zuten. Bikote ona osatzen dute, esperientzia handikoa eta oso segurua. Horregatik, faboritoak ez zuten hutsik egin eta merezitako txapelak eraman zituzten etxera.

Bigarren mailakoari dagokionez berriz, partidu oso luzea eta gogorra, ordu eta berrogei minutukoa, bere gora-berarekin , hasieran Martinez eta Garrutxo ibili ziren aurretik, gehienbat o, Sarasti eta Roteta oiartzuar bikoteak, presioak egindako eraginak seguraski , ez da ahaztu behar faborito nagusiak zirela txapelketa irabazteko, ez zuten beraien jokoa egiten asmatzen eta horregatik, irundar bikotea aurretik ibili zen azkeneko lau tanto arte. Gero berriz, azken txanpan, Sarasti asmatu zuen aurrean eta Roteta I ondo lagunduz, partiduari buelta eman eta irabaztea lortu zuten.

Lehen mailako partidua berriz, oso oso partidu ona eta orekatua, lau pilotarien aldetik indarrez, gogoz eta kemenez bi ordu eta laurden jokatutakoa eta azkenean, sorpresa barne, Santesteban eta Telletxea garaile.

GIRIZIA elkartean eta EHPK ( Euskal Herriko Pilota Konfederazioak) oso balorazio baikorra egiten du, izugarrizko partehartzea izateaz gain, oso maila handiko txapelketa burutu delako. Ia dagoeneko hurrengo urtera begira jarrita daude, 24. edizio antolatzeko asmotan. Eskerrak eman txapelketa hau antolatzen lagundu gaituen guztiei, Udala barne, bere babesa ere izan dugulako

 

 

 







 

 

 

 

ANTOLATZAILEAK:

EUSKAL HERRIKO PILOTA KONFEDERAZIOA - EHPK -

GIRIZIA Kultur, Jolas eta Kirol elkartea