aurkezpena
lizentzia
txapelketak
selekzioa
EHPK zirkuitua
agiriak
materiala
araudia
foroa
babesleak

Euskal Herriko Pilota Konfederazioak zazpi herrialdeetarako lizentzia sortu du
·Aurkezpena - Erakunde nazional berri honek Euskal Herria nazioartean ordezkatzeko ahaleginean jardungo du

DONOSTIA

Atzo eguerdian aurkeztu zuten, Donostian, Euskal Herriko Pilota Konfederazioa. Euskal Herriko pilota federaziotzat jo dute euren burua EHPK-koek. «Europako interes ekonomikoko elkarte pribatu bat gara eta horrek esan nahi du elkarte legala garela. Pilotan aritzen diren Euskal Herriko talde eta erakunde guztiak elkartu eta egitasmoak elkarrekin egiteko asmoa dugu», azaldu zuen Martin Ibarrak, Belateko ordezkariak. Zazpi herrialdeak ordezkatuko ditu erakundeak, eta Nafarroa Garaiko Belate elkartea, Ipar Euskal Herriko Pilotarien Kolektiboa eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako pilota elkarteak batuko ditu.

«Pilota sustatzea eta euskal pilotaren inguruko proiektu guztiak garatzea dira Euskal Herriko Pilota Konfederazioaren helburuak. Azken finean, federazioek dituzten gabeziak bete nahi ditugu», gaineratu zuen Ibarrak. «Orain arte ez da egon egitura bat Euskal Herria osotasunean hartzen zuena, eta guk hori lortu nahi dugu», jakinarazi zuen. Besteak beste, Euskal Herriko ordezkaritza nazioartean segurtatu nahi du EHPK-k.

Horren inguruan hiru proiektu nagusi egitea aurrez ikusi dute Konfederazioko ordezkariek. Lehenengoa euskal lizentzia bat sortzea da. Bigarrena, berriz, herrien arteko pilota txapelketa antolatzea, eta hirugarrena nazioarteko euskal komunitateen txapelketa bat antolatzea; «mundial baten antzekoa» izango da.

Euskal Herriko Pilota Konfederazioko kideek honako hau azaldu zuten: «Lizentziaren proiektuak du lehentasuna. Irailetik aurrera hasiko gara egiten. Gure erakundeak bost buru ditu: Nafarroakoa, Iparraldekoa, Gipuzkoakoa, Arabakoa eta Bizkaikoa, eta hori islatuko dute lizentziek, nahiz eta komunak izango diren». Bi lizentzia mota egingo dituzte. Ohiko lizentziek asegurua izango dute, eta klubetako pilotarientzat izango dira horiek. Besteak, berriz, asegururik gabekoak, zaleentzat izango dira.

Aurkezpenean azaldu zutenez, segurua da Nafarroako Belateko klub guztiek EHPKrekin bat egingo dutela. Guztira 32 talde dira eta 1.300 pilotari baino gehiago. «Araban, Gipuzkoan, Bizkaian eta Iparraldean gauza bera egiteko asmoa dugu, nahiz eta ziurrenik indar gutxiago izan duen».

Herri txapelketari dagokionez, irailean edo urrian egiteko asmoa dago. «Herrialdeka egingo genuke, eta gero Euskal Herriko txapelduna nor den jakiteko denak elkartuko genituzke», azaldu zuen Belateko ordezkariak.

Eiande Alfarok, Iparraldeko Pilotarien Kolektiboko kideak, berriz, hau argi utzi zuen: «Guk ez dugu hau edo bestea planteatzen. Hau da, hemen sartu nahi duten elkarte, pilotari, epaile eta guztiak libre dira gaur egun dauden erakundeetan jarraitzeko eta gurera atxikitzeko. Ez dezatela hori nahas».

Beste alde batetik, orain urte bi Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak egindako batzarrean hartutako erabakietatik batek berak ere aurrera egin ez duela salatu zuen Iñigo Santxo abokatuak.

Esaitek itxaropentsu hartu du EHPK sortzea

DONOSTIA

Martxel Toledo, Esaiteko koordinatzailea, pozik zegoen Euskal Herriko Pilota Konfederazioa sortzeagatik. «Guretzat positiboa da, erakunde nazionala sortu delako eta, gainera, kirolean lehenengo aldiz sortzen delako. Euskal Herriak eskubide osoa izango du txapelketa nazionala antolatzeko, eta hor elkarte, pilotari eta federazioak lehiatuko dira, nolabait, Euskal Herri osoaren izenean. Nire ustez, beharrezkoa zen horrelako zerbait sortzea eta ez dakit nolatan ez zen lehenago sortu», azaldu zuen.

Toledoren ustez, beste kirol batzuetara eraman beharko litzateke ideia. «Beste kiroletan ere horrelako pausoak eman beharko lituzkete. Gure erakundeak hirutan zatituta daude: Baskongadetako federazioak, Nafarroakoak eta Frantziakoak. Honek hiru federazio horiek batu eta konfederazioan elkartu egiten ditu», esan zuen.

«Itxaropentsu gaude. Oraingoan, pilotarena izan da baina kirol guztietan gertatu beharko litzateke. Gainera, Konfederazioak bat egiten du euskal selekzioaren inguruan egiten dugun aldarrikapenarekin», gaineratu zuen.

Las provincias, unidas por la pelota

Ayer presentaron la Confederación de pelota de Euskal Herria EHPK, con la intención de ser una organización para toda la nación.

Ayer presentaron la Confederación de pelota de Euskal Herria (EHPK . Su objetivo es poner las bases para unir a los pelotaris que juegan en todo Euskal Herria. Para ello, tiene intención de promover varias iniciativas, pero especialmente tienen intención de suplir las deficiencias que presentan las federaciones, según explicaron ayer.

Martin Ibarra, Ellande Alfaro, Serafin Ibarra, Aitor Axpe e Igor Igerategi, son los representantes territoriales, estuvieron acompañados del abogado Iñigo Santxo. Precisamente,

Hain zuzen, Hego Euskal Herriko probintziek ordezkari bana izango dute, eta Iparraldekoek beste bat.Gabezia horiek eraginda zazpi lurraldeetako pilotariak maila ezberdinean egon direla azaldu zuten atzo, eta konfederazioak ezberdintasun horiek gainditzeko balioko duela diote.EHPKren ekimenak hiru arlotara zuzenduko dituzte oraingoz. Lehenik eta behin, Euskal Herriko lurralde guztietan baliagarria den lizentzia bat aterako dute. Bi modutakoak izango dira, gainera: aseguruarekin bata eta gabe bestea. Asegurukoa pilotan aritzen direnentzat da, eta maila guztietarako egingo da. Asegururik ez duena konfederazioari atxikimendua adierazi nahi diotenentzat izango da. Lizentzia legezkoa izango da, Europako Interes Ekonomikoko Elkarteen artean erregistratua baitago.Konfederazioak aurrera eraman nahi duen bigarren ekimena herrialdeen arteko txapelketa bat da, eta hura irailean hasiko da. Munduan zehar barreiatutako euskal komunitateen arteko txapelketa bat ere antolatu nahi dute udaberrirako, baina oraindik ez dakite ziur noiz edo non egingo duten.Hiru ekimen hauek hasiera baino ez dira, eta aurrerantzean edozeinekin hitz egiteko prest daudela azaldu zuten. Edozein pilotari, pilota elkarte edo klub, zale, epaile edo antolatzaile ongietorria izango dela adierazi zuten, Pilota Konfederazioan sartzeak ez baitu beste erakundeak uztera behartzen.Erakundearen oinarriak Iruñean orain bi urte jokatu zen Munduko Pilota Txapelketaren aurretik ezarri zituzten. Federazioek nazio osorako erakunde bat sortzeko premia ikusi zuten, Nazioarteko Federazioan sartu ahal izateko.Pilota Konfederaziokoen ustez, euskal pilota Euskal Herrian antolatuko duen erakunde hau sortuta, nazioartean herri gisa lehiatzeko aukera izango du herri honek, selekzioa lortzeko bidea irekita geratzen dela alegia.

z Ekimenak

Euskal lizentzia: Euskal Herriko lurralde guztietan balioko duen lizentzia emango dute. Europako legediaren babesa izango du, gainera. Irailetik aurrera eskatu ahal izango da.

Lurraldeen arteko txapelketa: Irailean lurralde bakoitzeko txapelketak abiaraziko dituzte, eta azken fasean elkarren kontra jokatuko dute.

Euskal diasporako txapelketa: Datorren udaberrirako nazioarteko txapelketa bat antolatu nahi dute, mundu osoko euskal komunitateen artean.

Ellande alfaro x ehpk-ren ipar Euskal herriko arduraduna

«Gutxienez, bidea irekitzea espero dugu»

b. i. - Donostia

Euskal Herriko Pilota Konfederazioa bidea irekiko duen lehena izango dela uste du, eta gutxienez atzetik etortzen direnei erraztu egingo dizkiela gauzak.

Nondik nora Pilota Konfederazioa sortzeko premia?

Iruñean jokatu zen Munduko Pilota Txapelketaren atarian idazki bat onartu zuen Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, eta zazpi lurraldeetako pilotariak batzeko, Euskal Herri osoko txapelketak antolatzeko, berezko kirol lizentzia bat izateko eta selekzio bat sortzeko nahia agertu zuen hor. Denbora joan egin da, ordea, eta ez da aurrerapauso nabarmenik izan. Horregatik guztiagatik, egin behar zela pentsatu genuen, eta egin egin dugu.@: Zer moduzko erantzuna espero duzue?

Erantzuna ona izatea espero dugu, nahiz eta badakigun trabak ere izango ditugula. Gu ahal dugun lekura iristen saiatuko gara. Izan ere, horrelako zerbait egin den lehen aldia da. Hau oihanean ibiltzea bezala da: lehenengoak sasiak ebaki eta bidea egiten du, atzetik datozenek balia dezaten.

Nazioartean zer balio izan dezake tankera honetako erakunde batek?

Nazioartearentzat ez gara izango ofizialak, baina Europan, ofizialaz gain, legezkoak gara. Lehenengo ofizialtasuna etxean izan behar dugu, ordea. Agian, gobernu autonomoen partetik ez dugu ezagutza hori ukanen, baina denekin hitz egiteko prest gaude, eta azkenean bide honetara etorriko direla uste dugu.

Nazioarteko Pilota Federazioarekin lehen ere izan dira ika-mikak. Haiekin ere hitz egiteko prest al zaudete?

Bilera bat egitekoak dira, estatutuak aldatzeko, eta gure kasua sar daiteke. Presentzia izateko aukera ona izaten ahal da.

Lurralde guztientzat lizentzia bera izateak pilota erakunde bateratuaren etorkizuna bermatzen al du?

Lehendakaritzak berak ikerketa bat egin zuen, eta atera zuten ondorioa izan zen euskal gizartean gehienek ondo ikusten zutela selekzio propioak izatea. Nahi hori bete beharko lukete. Beraz, galdera horri beste batzuek erantzun beharko liokete. Erdarazko esamolde bat hartzen badugu, esan daiteke pilota haien teilatuan dagoela.