aurkezpena
lizentzia
txapelketak
selekzioa
EHPK zirkuitua
agiriak
materiala
araudia
foroa
babesleak

EUSKAL HERRIA VERSUS EUSKADI

Hainbeste gaietan bezala bi termino hauen arteko nahasketa sortzen da euskal pilotan. Baina euskal pilotaren arloan 2 izen horien arteko aldeak nabarmenak eta garratztzi handikoak dira. Alde batetik Nafarroa eta Euskadiko Federazioak eta Iparraldeko Liga existitzen dira aspalditik, eta beste aldetik Euskal Herriko Pilota Konfederazioa (EHPK), duela 2 urte sortu zen federazioen paper osagarria egiteko asmoz (Euskal herriko txapelketak, Euskal Lizentzia bakarra, Euskal Selekzioa etab).

Selekzioaren gaian zehazki, Euskadiko federazioa egiten ari den papera erabat kaltegarria da arrazoi nagusi hauengatik:

Baztertzen du Euskal Herri mailako benetazko egitura sortzea EHPKren aukera mespretxatuz eta lurraldeen arteko elkarteketa galeraziz. Honetan gogoratu behar da 2.001ean egin zen Euskadiko Federazioko asanblada batean Euskal Herri mailako erakunde bat sortzeko akordioa hartu zela Euskadiko Federazioa, Belate (Nafarroa) eta Iparraldeko Ligaren artean gauzatzeko.

Beste aldetik EHPKren ekimen guztiak zapuzten ari da: Euskal Lizentzia tramitatzen dituzten pilotariak mehatxatu ditu lehiaketatik kanpo uztearekin.

Horrezaz gain, gizartea nahasteko eta EHPKren lana zapuzteko asmoz, faltsuzko Euskal Herriko txapelketak antolatzen ditu Nafarroako Federazioarekin batera Iparradeko Liga bazterrean utzita.

Hori guztia gutxi balitz eta duen aurrekontu handia modu txarrean gastatzeko, Euskal Herri osoko ordezkaritza hartu nahi du Euskal Herriko Selekzioa aldarrikatu Euskadiko pilotariekin. Nafarrok eta Iparraldekoak ez al gara Euskal Herrikoak?

Honegatik eta azken urteetan Euskadiko Federazioak eramaten duen joku zikinarengatik, EHPKk Europako erakunde legal bezala eta Euskal Herria bere osotasunean hartu dezakeen pilotan aritzen den erakunde bakarra bezala, zera adierazi nadi du:

•  EUSKAL HERRIA ordezkatu dezakeen bakarra Euskal Herriko Pilota Konfederazioa (EHPK) da. EHPK elkarteak EUSKAL HERRIA bere osotasunean hartzen dituen erakunde bakarra delako eta EUSKAL HERRI osoko txapelketak antolatzen dituelako. Azken adibideak Duela 2 aste Oiartzuen burutu zen EUSKAL HERRIko Mutilen Gomazko Paleta 1., 2. eta 3. mailako Txapelketa, atzo Hernanin ospatu den EUSKAL HERRIKO Nesken Gomazko Paleta Txapelketa edo iaz Udalbidek babestu zuen EUSKAL HERRIKO Herrien arteko eskuz binakako txapelketak dira.

•  EHPKk jarraituko du bere dinamika propioa garatuz eta Euskal Pilotari egiten zaizkion bidegabekeriak salatuz , baina publikoki azladu nahi du prest dagoela Euskadi eta Nafarroako Federazioekin lan egiteko Euskal Herriko Proiektuak lantzeko eta Iparraldeko Ligarekin egiten duen bezala, eraginkorragoak izateko eta azken finean gizarteak eskatu eta merezi duen zerbitzua emateko.

Sinatua: Martin Ibarra

EHPKko Lehendakaria

(2006/05/27)