EHPK-REN IZAERA
Euskal Herriko Pilota Konfederazioa
(EHPK) Euskal Herri osoko pilota taldeen elkarte berri bat da. EHPK elkarteak
Europako legediaren babesean eratu da "Interes Ekonomikoko Europako Elkarte"
bat bezala. Europako izaera honek ahalbideratzen du Euskal Herriko pilota talde
guztiak bertan elkartzea egitura legal eta berri baten barruan.
EHPK-REN EGITASMOAK
EHPK-ren helburua herrrialdeetako
Federazioek asetzen ez dituzten eskaerak betetzea da hauen paper osagarria
eginez. Helburu hori betetzeko EHPK elkarteak 4 proiektu gauzatu nahi ditu:
-
-
Euskal
Herriko Txapelketak: Euskal Herriko lurralde guztien partaidetzarekin.
- Euskal Herriko Herrien arteko Txapelketa: Eskuz
binaka, ezker paretan eta kategoria guztietan.
- Euskal Herriko Paleta Goma Txapelketa (Mutilak): Ezker paretan eta kategoria guztietan.
- Euskal Herriko Paleta Goma Txapelketa (Neskak): Ezker paretan eta kategoria guztietan.
-
-
EHPK
Zirkuitoa: EHPK
Zirkuitua txapelketa pribatuez osatutako zirkuitoa da, non antolatzaileak
EHPK-ko bazkideak diren eta parte hartzaileak EHPK-ko lizentzia ukan behar
dute.
-
EHPKren zerbitzuak: EHPKren bazkide izateak abantailak ekartzen ditu kirol, ekonomia eta kudeaketan.
|